Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2012

EKOSISTEMAK

6. mailakoek, hainbat gaien artean, aurten "Ekosistemak" gaia landu dugu. Ikasi duguna gure ikaskideei erakutsi diegu ahoz azalduz. Lan polita egin dugu eta horregatik zuek ere ezagutzea primerakoa iruditu zaigu: zer dira ekosistemak?, zein motatakoak dira?, nola babestu ditzakegu?... Galdera interesgarriak, ezta? Ea bideo honetan galdera guzti hauen erantzunak aurkitu ditzakezuen.

Txinako ikuskizuna

Irudia
TXINAKO IKUSKIZUNA: 3.mailako ikasleok 4. Mailako ikasleei ikuskizun txiki bat prestatu genien. Hona hemen bertan egindakoaren zatitxo bat. Ikusteko, klikatu irudiaren gainean. [caption id="attachment_4428" align="alignright" width="150" caption="3 B"] [/caption] 3A

Jolas dezagun familian! / Juguemos en familia!!

Irudia
Jolasak ezinbesteko garrantzia dauka haurraren garapenean eta hizkuntzaren            normalizazioaren eremuan. Jolastuz eta abestuz, haurrek zenbait gaitasun eta trebezia garatzen dituzte eta horrez gain, gozatzen duten bitartean, euren euskararekiko motibazioa, ezagutzea eta erabilera areagotzen da. Baina eremu honetan, gurasoen edo familiako kideen parte hartzea eta inplikazioa oso garrantzitua da. Familiako kideek, haurrekin jolastean, haurrak hobeto ezagutzen dituzte. Gainera, jolas eta abestiak, etxeko euskararen transmisioa bermatzeko tresna ezin hobea da.  Ekaineko 4tik 8rako astean tailer bat antolatuko da. Informazio gehiago izateko,hemen klikatu: / Para más información klikad aquí: Euskal jolasean tailerra familian/Taller juegos en familia en euskara Los juegos son fundamentales en el desarrollo de la infancia y en el campo de la normalización lingüística. Sin embargo, en muchas familias los padres y madres no han tenido la posibilidad de aprender estos juegos y canciones e...

5 URTEKOAK IZOTZ PISTAN

Irudia
Kaixo lagunak!! Aurten Haur Hezkuntzako 5 urtekook izotz pistara joan gara tximistan pare irristatzeko asmoz. Klikatu argazkian eta ... "xirristi mirristi" ... pista erdian egiten dut irri... Kaixo lagunak!! Este año, las niñas y los niños de 5 años, hemos ido a la pista de hielo con la intención de ser más veloces que el rayo. Cliquea en la foto y ... patatín patatán ... en la pista nos verás...

Eskolaz kanpoko ekintzen erakusketa/Muestra de actividades extraescolares

Irudia
Maiatzaren 21etik 25era eskolaz kanpoko ekintzen IV. erakusketa antolatu da.Gehiago jakiteko, hemen klikatu: Eskolaz kanpoko ekintzen IV. erakusketa Del 21 al 25 de mayo tendrá lugar la IV edición de la muestra de actividades extraescolares. Para más información, clicad aquí: IV edición de la muestra de actividades extraescolares.

Ikasgelan bazkaltzen...

Irudia
6. mailakook etxean lanak konpartitzen ditugu? Bai, ez?  Honi buruz eztabaidan hasi eta ondorio hauetara heldu gara: etxeko garbiketan eta txukunketan bakarrik ez dugula parte hartzen, janaria prestatzen ere oso trebeak garela. Eta hau baieztatzeko, asteazkenean bazkari gozo eta osasuntsua prestatu genuen gelakide guztien artean. Norberak hoberen zekien janaria prestatu zuen. Me nua Buffet erakoa izan zen, bakoitzak nahi zuena hartu eta nahastu zuen: 1go platera: Entsalada (osagai desberdinekin). 2. platera: Patata-tortilla, pizza eta txibiak. Postrea: Bizkotxoak, magdalenak, txutxitoak, galletak, gazta-tarta ...

EGIN DEZAGUN SALTO!!

Hemen dituzue soka-saltoan jolasteko zenbait abesti. Egin klik abestiaren izenean bideoak ikusteko. Ondo ikasiz gero, denok elkarrekin jolas dezakezue! 1) Tapia eta Leturia: Jolastu gaitezen denok 2) Kantauriko itsasoan 3) Txominen andria 4) Burdinzaina 5) Tropelera

MONSTERS in the English classroom!!

These are the monsters we did in the English class: Class 1A Open publication - Free publishing - More body Class 1B Open publication - Free publishing - More body