EUSKAL HERRIKO INAUTERIETAKO PERTSONAIAK
Zalduondo ko (Araba) Inauterietako pertsonaia dugu berau. Traje beltzez jantzitako panpina da, gorbata darama eta lorea botoi-zuloan. Arrautza oskolez egindako lepokoa darama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da. Igande Inauteri goizean, goizeko hamaika eta erdietan agertzen da herriko kale nagusian, asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten da asto gainean, Markitosen atzean, berari eusten jausi ez dadin. Astoa horretarako prestatutako tokiraino gidatzen dute, jauregi baten aurreraino eta, han, Markitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute . Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta eta han goian geratzen da Markitos ordu batzuetan. Arratsaldean prozesio zaratatsua heltzen da Markitos dagoen tokiraino, Predikaria deitzen dena buru dela. Talde honetan Kale-garbitzailea eta Errauts-zabaltzailea doaz lehenbizi, biak txabusina beltzak jantzita. Hurrengo musikariak , eta hauen ondoren, behor batek tiratutako gurdia, Predikaria barrua...