Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2015

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
Programa ikusteko sakatu irudian. Pulsa en la imagen para ver el programa.

5. mailakoak liburutegian

Irudia

HITZALDIA

GASTEIZ: Eskolak euskaldunduko al du Araba? Non? IGNACIO ALDECOA KULTURA ETXEAN Noiz : URTARRILAren 28an, asteazkena, 19.30ean Hizlariak: Itziar Idiazabal: EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco katedrako koordinatzaile eta EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna. Jokin Larrañaga: Arabako Euskara Foru Zerbitzuaren burua. Moderatzailea : Txema Ramirez de la Piscina, EHUko irakaslea eta ikerlaria, kazetaria eta idazlea Antolatzailea: Ezkerraberri Fundazioa  

TXUTXU-MUTXU SINTONIA BILA

Kaixo, Txutxu-mutxu naiz. 2015. urtea hasi da eta nik ere urte berri on bat ospatu nahi dut, zuek bezala. Horrexegatik sintonia moduan erabili dudan abestia aldatzea bururatu zait. Eta horretarako zuen laguntza behar dut. Nik bost sintonia aukeratu ditut baina guztiak gustuko ditut. Lagunduko didazue politena aukeratzen? A, ez dakizuela zer egin behar duzuen horretarako? Ba..., egon adi! Ostiral honetan irratsaioan entzun duzuen bost abestien artean, zuen gustukoena aukeratu eta zuek duzuen papertxoan abestiaren izena jarri. Abestiak gogoratzen ez badituzue, klikatu eskuin aldean dagoen Txutxu-mutxu irratsaioan eta entzun ahal izango duzue berriro. AURRERA! ZEIN POLITAK! ZEIN DA GEHIEN GUSTATZEN ZAIZUENA? BELARRIAK ERNE ETA BOZKATU!!! ¿Queréis elegir la sintonía que os gusta? Cliquead en el lado derecho sobre Txutxu-mutxu irratsaioa y ahí podréis oirlas de nuevo. ¡ADELANTE! ¡QUÉ BONITAS! ¿CUÁL OS GUSTA MÁS? ¡¡¡OIDOS ATENTOS Y DAD VUESTRO VOTO!!!

Matrikula: Ikastolako ate irekien eguna eta dokumentazioa

Irudia
Astelehenean, urtarrilaren 26an , ate irekien eguna izango dugu 2015/16 ikasturterako matrikula burutuko duten haurren gurasoentzat. Bertan, matrikulazioa eta ikastetxeko funtzionamenduari buruzko informazioa emango da. Haur eta Lehen hezkuntzan matrikulaziorako eskola mapa (Gasteiz LAU zonaldetan banatzen da eta gure zonaldea 4.a da ). ESKOLA MAPA Matrikulazioa dela eta, txosten bat prestatu dugu, non ikastolako metodologia eta ezaugarririk nagusienak azaltzen ditugun, gure ikastolara haurrak ekarri nahi dituzten gurasoek irakurri ahal izateko : TXOSTEN INFORMATIBOA 14-15 Beste dokumentuak: DOKUMENTAZIOA-BAREMAZIOA Izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea: On-line: 2015eko otsailaren 2tik 12ra Ikastetxean: 2015eko otsailaren 2tik 13ra   Matrikulari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu  HEZKUNTZA SAILAN. MATRIKULA ONARPEN-PROZESUAREN DATARIK ESANGURATSUENAK 1. Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:  otsailaren 2tik 13ra ikastetxean, eta  otsailaren 2tk 12ra Int...

SAN ANTON TXIKI

Urtero bezala San Anton Abadearen egunean txerria dugu protagonista. Familia giroan arratsaldea pasatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Gasteizko Udalak. Noiz? URTARRILAren 17an, larunbatean, 17.15 - 19.00 Non? GASTEIZKO erdigunean Zer? Erraldoi eta buruhandiak, gargantua eta puzgarriak, San Anton Txikiren zozketa... Informazio gehiago: Gasteizko Udala    

GABONETAKO JAIALDIA

Irudia

ATSOTITZAK

Irudia
Urtarril hotza, neguaren bihotza. Urtarrila bero, zinkurinak gero. Urtarrileko elur, burdinazko elur. Urtarrila euritsu, urtea dirutsu. Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.