5.MAILAKOAK KUTXAESPAZIORA
KUTXAESPAZIORA IRTERA Irailaren 30 ean, 5. mailako ikasleok autobusez Donostiako Kutxaespazioa ikustera joan ginen. Autobusean geundela Ertzaintzak gelditu gintuen autobusa egoera onean zegoela egiaztatzeko. Iritsi ginenean hamaiketakoa jan genuen eguzkitan, eta argazki bat atera genuen Etxenike jaunarekin. Ondoren museoa bisitatzera sartu ginen eta hor asmakuntza bitxi asko ikusi genituen. Horrela, ia denak frogatu genituen gidari batek azaltzen zizkigun bitartean. Gero, bi ordu utzi zizkiguten gure kabuz museoa ikusteko. Bukatzean, tarte bat izan genuen jateko eta gero denbora librea izan genuen jolasteko, adibidez botilaren erronkara. Bazkaldu ondoren Planetariumera joan ginen. Han izarrak, planetak, eguzkia, unibertsoa, galaxiak, konstelazioak… ikusi genituen. Bueltan autobusa hartu genuen eta bidean guztiok batera abesten etorri ginen Gasteizeraino. OSO ONDO PASATU GENUEN ETA BUELTATZEKO GOGO HANDIEKIN JOAN GINEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!