Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2009

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Irudia
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

MARRAZKI LEHIAKETA

Irudia
Hau da gure ikastolako lagun batek egindako marrazki polita. Saridun suertatu da gabonetako lehiaketa batean. ZORIONAK, ARITZ!!!!

LIBURU GIDA

Irudia
Hona hemen, Gabonetan, zein beste une batean, liburu askoren artean irakur daitezkeen batzuen izenburua. Ea gustatzen zaizkizuen! Estos son algunos títulos de libros que se pueden leer en Navidades o en cualquier otro momento. ¡A ver si os gustan! [caption id="attachment_1208" align="alignnone" width="240" caption="0-5 URTE"] [/caption] [caption id="attachment_1204" align="alignnone" width="234" caption="5-8 URTE"] [/caption] [caption id="attachment_1205" align="alignnone" width="240" caption="8-10 URTE"] [/caption] 10-12 URTE 0-5 URTE IRAKURRI, IRAKURTZEN JAKIN GABE 1.- Kamile(Ttarttalo) 2.- Muxu lapurrak(Kalandraka) 3.- El estrafalario libro de las imágenes del duende Blas (Juventud) 4.- ¿Dónde está el pastel? (Blume) 5.- Gose handiko beldarra (Kalandraka) 6.- Txomin eta Katalin bilduma 5-8 URTE IRAKURTZEN IKASTEN 7.- Kamileren bilduma (Ttarttalo) 8.- Elorriren irri...

Abenduak 3: euskararen eguna

Irudia
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu zen ikastolan eta mundu guztian. Goizean, 2. eta 3. ziklokoak Luis Elejalde ikastetxera bertso-antzerkia ikustera joan ziren bitartean, HHkoak eta LHkoak jolas desberdinetan aritu ziren. 1. ziklokoak lelo polit bat ere itsatsi zuten portxean. 11:30etan denok  batera "Hitza hartu, te toca"" dantzatu genuen, Ikuskizun ederra eta eguraldia lagun. Arratsaldean paraninfoan elkartu ondoren,  HH eta 1. ziklokoek Mikel Laboaren "Txoriak-txori" abestia eskeini ziguten power-point eta guzti. Emanaldi unkigarria. Ondoren 2. eta 3. ziklokoen jolasen txanda eta bukatzeko buruhaundiak eta gaztainak guztiontzat. Behin baino gehiagotan zeruruntz begira ikusten zen jendea euria noiz hasiko baina ateri 17:00ak arte. Ondo pasatu genuen. Argazki batzuk ikustea nahi? Klikeatu argazki kamaran eta disfrutatu. 2. mailak oek Mi kel Laboa nor den ere i kasi dute eta beheko  irudian klikeatu ezkero  berari buruz prestatu duten  lan interesgarria ira...

LIBURUTEGIA

Irudia
Kurtso honetan, 2009-10, zentroko liburutegia martxan jartzen gabiltza. Eskola orduetatik-kanpo umeek erabil dezakete etxerako lanak egiteko (bai bakarka, bai talde txikian) edo beraiek ekarritako liburu edo aldizkariren bat irakurtzeko. Liburutegia, egunean bi momentu desberdinetan egoten   da zabalik: 1.                           1.    Eguerdian, jantokia erabiltzen duten Lehen Hezkuntzakoentzat. 2.                           2.  17:00etatik 18:00etara, Lehen Hezkuntzako edozein ikaslerentzat (1. mailakoak pertsona nagusi batez lagundurik egon behar dira). 17:15 arte aukera izango dute sartzeko. Une ezberdinetan atera ahal izango dute egoeraren arabera (lana bukatu...)             Animatzen zaituztegu erabiltzen   Este curso, 2009-10, estamos poniendo en marcha la biblioteca del centro. Se puede utilizar fuera del horario lectivo para realizar los trabajos que se les manda para casa ( individualmente o en pequeño grupo) y/o para leer algún libro o revista que traigan los niños-as. La ...

DURANGOKO AZOKA

Irudia
[caption id="attachment_1150" align="aligncenter" width="212" caption="2009ko Abenduaren 4tik 8ra"] [/caption] Urtero bezala aurten ere ospatuko da Durangon azoka. Urte osoan egindako liburu eta diskoak ikusi eta erosteko aukera dugu. Horretaz gain kontzertuak eta ikuskizun gehiago era egongo dira. Aurten Kataluniako musikaren eta literaturaren ordezkaritza entzutetsua izango da Durangoko azokan. Como todos los años ya está aquí la feria de Durango. Tendremos la ocasión de ver y comprar discos y libros publicados a lo largo de este año. Además tambien habrá conciertos y otros espectáculos. Este año la cultura catalana será  protagonista.

EUSKARAREN EGUNA

Datorren ostegunean, hilak 3, ikastolan euskararen eguna ospatuko dugu. Ekintza asko izango ditugu eta dantza hau dantzatuko dugu. Hona hemen bideo hau zuek ikasteko edo praktikatzeko.   El jueves 3 de diciembre, celebramos en la ikastola el día del euskara. Realizaremos muchas actividades y también bailaremos. Aquí podeis ver un vídeo para aprender o practicar el baile.

ELKARBIZITZA

Irudia
Kaixo. Ikastolako elkarbizitzarako behatokia jadanik eratua dago. Zer da behatokia? Ikastolako partaide guztiak ordezkatuak dauden gunea (ikasleak, irakasleak, gurasoak eta AZPak). Gure helburua? Ikastolako elkarbizitza hobetzea. Aurtengo helburu zehatzetako bat ikastolako neska-mutilak elkarbizitzako proiektuan inplikatzea da eta honi dagokionez Lehen Hezkuntzako geletako ikasle-delegatuen lehenengo bilera izan dugu aste honetan. Gaia: hezkidetza, nola sendotu neska-mutilen arteko harremanak. Ikasleek geletan landutakoa ekarri zuten eta bikain aritu ziren.     Kaixo: El observatorio para la convivencia de la ikastola ya ha empezado su camino. ¿Qué es el observatorio? Es un lugar de encuentro donde están representados todos los estamentos de la ikastola (alumnado, profesorado, familias y AZP). Nuestro objetivo? Mejorar la convivencia entre nosotros. Uno de los objetivos concretos es que los niños y niñas se impliquen en el proyecto y para ello se ha realizado la primera reunión de dele...

arabako teknologi parkea

Irudia
Datorren azaroaren 15ean, igandea, 10:00etatik 14:00etara, Arabako teknologi Parkeko Ateak Zabaltzeko XII. jardunaldia ospatuko da. Jende guztiarentzat antolatu da, batez ere gazteentzat eta umeentzat, eta jakintza zientifikoa eta bere aplikazio praktikoak ezagutzeko jakin-mina bizitu nahi du. Jardunaldi honetan alegiazko errealitatearen erakustaldia, teknologia berrien erakusketa, zientzia dibertigarrien tailerrak, gazteentzako ginkana, haurtzaindegia, kalejira zientifikoa... bezlako ekintzkak egongo dira, azken finean, adin guztietarako ekintza multzo zabal eta originala.     El domingo 15 de Noviembre, de 10:00 a 14:00 horas, se celebrará la XII jornada de puertas abiertas del Parque Tecnológico de Alava. Orientada a todo tipo de público y de modo especial a los jovenes y niños, la Jornada busca estimular su curiosidad por el saber científico y sus aplicaciones prácticas. Se contará con actividades como demostraciones de realidad virtual, exposición de nuevas tecnologías, talleres d...

GIMNASIO BERRIA

Irudia
Denbora dexente zain egon ondoren, hemen daukagu gimnasio berria. Oraindik ere gauza batzuk konpontzeke daude,  baina poliki-poliki badoa aurrera. Eraikuntza berri honi esker gure ikasleak ikastolatik ez dira Iparraldera atera behar soinketara. Despues de un largo tiempo de espera, por fin tenemos gimnasio nuevo aunque todavía quedan algunas cosas por mejorar. Debido a este nuevo edificio las/os alumnas/os no tienen que salir de la Ikastola para realizar  la educación Física.

ILTZEAK - LOS CLAVOS

Irudia
ILTZEAK Ba zen behin gazte bat errez haserretzen zena. Bere aitak iltze poltsa bat eman zion eta lorategiko oholesian norbaitekin haserretzen zen bakoitzean iltze bat iltzatzeko esan zion. Lehenengo egunean 37 iltze iltzatu zituen. Hurrengo asteetan, bere burua kontrolatzen ikasi zuen eta egunak pasa ahala iltze gero eta gutxiago iltzatzen zituen. Bere burua kontrolatzea iltzeak iltzatzea baino errezago zela ikasi zuen. Azkenean egun batetan oholesian iltze bat ere ez zuen iltzatu. Orduan bere aitarengana joan zen eta egun horretan iltze bat ere ez iltzatzea lortu zuela esan zion . Orduan aitak burua galdu ez duen egun bakoitzagatik oholesitik iltze bat kentzeko esan zion. Egunak pasatu ziren eta, azkenean, gazteak bere aitari iltze guztiak kendu zituela esan zion. Aitak , orduan , oholesiaren aurrera eraman zuen bere semea eta huexe esan zion: “ Seme, ondo portatu zara baina begira zenbat zulo dauden lorategiko oholesian. Hau lehen bezalakoa ez da inoiz izango. Norbaiteki...

JANTOKI BERRIA / NUEVO COMEDOR

Irudia
Hau da gure ikastolako jantoki berria. Eguneroko menuak zeintzuk diren jakiteko orrialde bat sortu dugu : "JANTOKIKO MENUAK ETA OHARRAK". Bertan sar zaitezke zer dagoen bazkaltzeko ikusteko edo oharrak irakurtzeko  Erabilgarria izango delakoan gaude.     Éste es el nuevo comedor de la ikastola. Hemos creado una página del blog " MENÚS Y NOTAS DE COMEDOR" para poder consultar los menús y avisos relacionados con el mismo. Esperamos que os sea de utilidad.

SAGARDOA

Udazkenarekin batera sagarrak biltzeko sasoia heldu zaigu. 2.mailan sagar zukua egin eta edan egin dugu baina Euskal Herriko baserrietan sagardoa egiten ari dira. Nola egiten den sagardoa ikasi nahi baduzue AURRERA ! nola-egiten-den-sagardoa1

Iraila zoroa!

Konklusio honetara ailegatu gara 2. mailakoak irailan egin duen eguraldia aztertu eta gero. Hona hemen zuentzako egin dugun grabaketa: iraileko-eguraldia1

EUSKHARAN ELKARTEA

Irudia
Kaixo lagunok, Euskharan Kultur Elkarteak prest dauka ikasturte honetako eskaintza. Bertan daukazue, klik eginez gero AMAIA ZENTROAN eta SAN MARTINEN aurkituko duzuenaren inguruko laburpentxo bat. www.euskharan.mundua.com <http://www.euskharan.mundua.com> (Amaia Zentroan eta San Martinen) Berriak <http://euskharan.mundua.com/category/berriak/> : 2009-2010 ikasturteko matrikulazioa martxan liburutegia <http://euskharan.mundua.com/category/liburutegia/> : Liburutrukea Irailaren 28tik Urriaren 9ra, ekarri zure liburu zaharra eta eraman berria! Begiraleak <http://euskharan.mundua.com/category/formakuntza/> : Zuzendari eta begirale ikastaroak euskaraz. Haurren txokoa <http://euskharan.mundua.com/category/haurren-txokoa/> : larunbatetan haurrentzat zinema eta tailerrak Urriaren 10etik aurrera. Tailerrak: <http://euskharan.mundua.com/category/matrikulazioa/> Txalaparta, trikitixa, bertsogintza, egurgintza, etxeko elektrizitatea… ...

ASMAKIZUNA

Irudia
Aupa lagunok! Esaera hau asmatu nahian nabil buru belarri baina bokalak desagertu dira eta ezin. Lagunduko al didazue? Z__ Z__ __K   B__L__ __R__  __P__RB__LTZ. Eta behin asmatu ondoren, ezagutzen  al duzue esanahi berdineko beste esaerarik?

2 urteko gelak

Irudia
Ikasturte honetan zehar hainbat berrikuntza izango ditugu ikastolan . Hauetariko bat, 2 urteko gelak martxan dago.  Oraindikan materiaIa eta  altzairu batzuk falta dira, baina hutsune guztiak danon ilusioaz eta laguntzarekin joango dira betetzen. Ikusi zein politak diren!                                                                                                     A lo largo de este curso vamos a tener novedades en la ikastola. Una de ellas, las aulas de 2 años, ya está en marcha. Aunque todavía falta material y algunos muebles,todo se irá completando  con la ilusión y ayuda de todos. Bonitas, ¿verdad?

IKASTURTE BERRIA

  Datorren astean  2009/2010 ikasturtea hasiko da. Agur bero bat  aurreko ikasturtean egondako guztioi.... eta datozen berri guztiei  ONGI ETORRI!!!     La próxima semana dará comienzo el curso 2009/2010. Un saludo a todos y todas los que estuvimos el curso pasado... y a quienes venís por  primera vez BIENVENIDOS y BIENVENIDAS!!!

OPORRAK

Irudia
Itsasontzi baten ikastolatik kanpora naramate oporrak pasatzera. Ez egin negar, itzuliko naiz uda ondoren pozez kantari.

Kuxkuxean

Irudia
Hemen duzue "Kuxkuxean" aldizkariaren azken alea. [caption id="attachment_970" align="alignnone" width="300" caption="Kuxkuxean Aldizkaria (Ekainako Alea)"] [/caption]

IKASTOLAKO LOGOA

Irudia
Hau  da logotipo lehiaketako  irabazlea, egilea Javier Alonso, ikastolako 6. mailako neskatila baten aita. Bai berari eta bai partaide guztiei ESKERRIK ASKO!!!!!!! EGILEAREN AZALPENA: " Lan honetan koloreari eman zaio garrantzi berezia. Haurren  munduko kolore hurbilak. Korapiloak adierazi nahi du gure ikastolako irakasle, langile,  guraso askoren eta baita  ikasleen lanen eta ahaleginen arteko  batasuna. " Éste ha sido el logotipo ganador de nuestro concurso. El autor es Javier Alonso, padre de una alumna de 6º curso. A él y a todas las  familias  participantes :  ¡¡MUCHAS GRACIAS!!!! EXPLICACIÓN  DEL ARTISTA": En este trabajo se ha dado especial importancia al color. Colores cercanos al mundo infantil. El nudo trata de representar esa unión de esfuerzos que representan la labor del personal tanto docente como no docente, el trabajo de muchos padres y madres y el del propio alumnado que tienen por referencia un mismo centro escolar."

NAGUSIENTZAKO IPUINA

Irudia
500€ko billetea /El billete de 500€  O rduan, Laurak   billetea eskuan  hartu   eta zimurtu zuen bola txiki bat egin arte. Pelota txikia Pablori erakutsiz, berriro galdetu zion: Eta oraindik ere, nahi al duzu? Laura, ez dakit zer nahi duzun honekin baina, 500€ izaten jarraitzen dute, ematen badizkidazu onartuko ditut. Laurak billetea zabaldu   eta lurrera bota zuen. Zapaldu ondoren   zikina eta zimurtuta jaso zuen. Oraindik ere nahi   al duzu? Begira Laura, ez dut ezer ulertzen, ez dakit nora joan nahi duzun, 500€ billetea jarraitzen du izaten eta apurtuta ez badago balore berbera dauka. Pablo, jakin behar duzu batzuetan gauzak zuk nahi duzun eran ateratzen ez badira, nahiz eta bizitzak zure burua eta bihotza zimurtu eta zapaldu, zuk oso garrantzizko pertsona jarraituko   duzula izaten, beti bezala. Galdetu behar diozu zure buruari benetan zenbat balio duzun eta ez momentu zehatz batean gaizki   sentitzen zaren. Pablo, Laura begira gelditu zen eta Laurak ezer esan gabe, billetea eman z...

IKASTOLAKO JAIA!

Irudia
Kaixo: Datorren  larunbatean, hilak 20, ikastolako jaialdia dago. Egitarau zoragarri bat, txozna bat eta bazkari ezin hobea prest duzu. Zure zain geratzen gara. El próximo sábado, día 20, es la fiesta de la ikastola. Te esperamos con un programa, una txozna y una comida inmejorable. ANIMA Z AITEZTE DENAK!

BABARRUNAK LANDATZEN

Irudia
  Lehenengo mailako ikasleak oso pozik daude landatu dituzten babarrunekin eta nola egin duten kontatzeko bideo hau ikustera gonbidatzen zaituzte.

ELKARBIZITZA

Apa! Berriro zuekin "elkarbizitzakook"gure elkarbizitza lana nola dagoen ezagutarazteko. Irakasleok 3 eta 4. faseak bukatu ditugu (Planifikazio eta Ebaluazioa). Ikasleek, hor daude jo ta ke, eurek ateratako ahuleziei konponbideak ateratzen. Familiek eta AZPkoek egindakoak jarraipena izango du sortu berri den Elkarbizitza Behatokian. Aipatu dugun bezala Behatokia ikastolan sortu da, eta denok gure ordezkariak izango ditugu eta gure elkarbizitzarekin zerikusia duten arazoak konpontzen saiatuko gara. Behatoki honetara bi ikasle apur bat beldurtuta etorri ziren baina ilusioz beteta ere. Besterik gabe, guztiontzako agur bat eta egindako lana guztion onerako espero dugu izatea. Aupa! De nuevo aquí estamos "Los de Elkarbizitza" para daros a conocer cómo va el trabajo. Los profesores y las profesoras hemos finalizado las fases 3 y 4 (Planificación y Evaluación). Los alumnos y alumnas están dándole fuerte a las debilidades que han detectado en nuesttra ikastola, buscándoles ...

ARRAKASTA HANDIKO DENDA

Irudia
  Kaixo, lagunok!   Dendatxo bat antolatu dugu 1. mailan. Bertan etxetik ekarri ditugun gauzak erosten ditugu, gauza asko eta oso politak daude eta askotan ez dakigu zer aukeratu ! Bai ! ondo irakurri duzue, gauzak erosten ditugu eta dirua erabiltzen dugu. Matematika liburuan horretarako prestatuta zegoen dirua asteartetan eta ostegunetan erabiltzen dugu. Ondo pasatzen dugu eta diruaren balioaz eta erabilpenaz jabetzen ari gara.        

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ASTEA

    ASOCIACIÓN DE PADRES Y MADRES – GURASO ELKARTEA                 ZOKOZORRI ODON DE APRAIZ IKASTOLA Reyes de Navarra s/n – Nafarroako Erregeak z/g 01002 – VITORIA-GASTEIZ     2009– 05-18                                                                           ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK             2009eko Maiatzaren 25etik 29ra     Kaixo guztioi:   Kurtso bukaera iristen ari da eta eskolaz kanpoko ekintzak ere bukatzen ari dira aurtengoz.   Ba al dakizue zein motatako ekintzak egiten dituzten gure umeek eta zein ondo pasatzen duten? Ezetz? Bada, orain badaukazue aukera ekintza batzuren berri izateko " ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ERAKUSKETA" ASTEAN.   Hainbat ekintza ikusteko parada izaten duzue astean zehar ikastolako jolastokian, baina beste batzuena ez, beraz "erakusketa " aste honetan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Zuen seme-alabak eta gelako kideak “aritzen” ikusiko dituzue.   Ekintzak patioan, portxean eta ikastolako frontoian egingo dira,  ...

IKASTOLARAKO LOGOTIPO TXAPELKETA

Irudia
Kaixo, familia: Lehenik eta behin, 4. mailako ikasleek antolatutako logotipo lehiaketan parte hartu duten guztiak eskertu nahi ditugu egin duten esfortzu eta lan ederrengatik. Hemen dituzue aurkeztu diren lanak. Benetan bikainak, ezta? Dakizuenez, epaimahai batek aukeratuko du logotipo irabazlea eta azken erabakia beraiena izanda ere, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaiguke kontuan izateko. Hori dela eta, familia bakoitzak bere gustukoa zein duen jakinaraztea eskatu nahi dizuegu. ARTELANEN ERAKUSKETA: Ikastolako Paraninfoan eta Blogean IRITZIA EMATEKO BIDEA: Familia bakoitzak bakarra aukeratuko du. Horretarako partaide guztiek adostu ondoren, aukeratutakoaren zenbakia, idatziz, ikaslearen tutoreari emango dio, maiatzaren 29a baino lehen. Mila esker izan duzuen harreragatik. 4. MAILAKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK Hola, familia: En primer lugar, quisiéramos dar las gracias a quienes habéis tomado parte en el concurso de Logotipos organizado por los alumnos y alumnas de 4º, tanto por el...

Solar System

Our solar neighborhood is an exciting place. The Solar System is full of planets, moons, asteroids, comets, minor planets, and many other exciting objects. Learn about it!! solar-system

BEDERATZI URTE ETA GERO............ AGUR IKASTOLARI!!!!!

Irudia
Bizitzak, egunak eta urteak bezalaxe, aurrera egiten du etengabe. Atzera begiratuz, ematen du herenegun bertan etorri ginela ikastolara estreinakoz; amaren eskutik oratuta, irrifartsu edo kezkati, panpina bati edo baloiari gogor helduta..., oraindik ere aurrerantzean zer ikusiko genuen ezin imajina genezakeela. Oso esperientzia politak eta desberdinak bizi izan ditugu eta, bide batez, denetik ere egin dugu: lagun berriak, bidaiak, jaiak, ikasketak, oporraldiak, emaitza onak eta ez hain onak, jolasak, andereñoak eta maisuak, begiraleak, bestelako langile-lagunak, idazleak eta bertsolariak, kirolariak,  barrealdiak eta negarraldiak, haserreak eta adiskidetzeak, lagun "bereziak", adiskideak, errietak eta goraipamenak, zalantzak eta galderak, mozorroak eta "zomorroak", eguzkia eta lainoak, euria eta elurra, zigorrak eta sariak, euskara eta gaztelania, "english"-a, patio orduak eta "paraninfoa",  parcour-a eta rap-a, Lurraxka eta Zuhatza, Monalisa eta...

SAN PRUDENTZIO

Irudia
Aupa San Prudentzio! Armentiara joateko prest eduki beharko duzu bai euritakoa bai baserritar jantzia. Hona hemen buruko zapia jazteko era errez bat.     Para ir a Armentia has de preparar el paraguas y el traje de baserritarra. Para ayudarte, aquí tienes un vídeo en el que se explica cómo poner el pañuelo muy facilmente.

Egypt

Irudia
Egyptian exposition Last Friday we did an Egyptian exposition at school and the students of the fifth and sixth levels explained what they have learnt during the term to third and fourth level pupils. They also taught them how the Egyptians wrote some years ago writing on a card their name using the Egyptian alphabet.

KORRIKA

Irudia
Luzaro itxaron egon arren, iritsi da 16. korrika. Koldo eta Odon de Apraizeko ordezkariek bat eginez, urduritasuna eta ilusioa agerian, lekukoa eraman dute gure jendearen laguntza, animo eta babes zoragarriarekin. Amaitu da, primeran joan zaigu, gure bihotzetan eta memorian lekutxo bat gordeko diogu... baina benetako zentzua hartuko du euskaraz bizi bagara, norberak ahal duen neurrian euskararekiko inplikazioari eutsi!!! GORA KORRIKA!!  GORA EUSKARA!!! Después de mucho esperar ha llegado la korrika. Unidos Koldo Mitxelena y Odón de Apraiz han  llevado el testigo con nervios e ilusión evidentes y con el ánimo y apoyo incondicional de su gente . Se ha acabado la korrika, nos ha ido de primera, su recuerdo perdurará en nuestros corazones y memoria.... pero adquirirá su verdadero sentido cuando, si vivimos en euskara, nos impliquemos en la medida de nuestras posibilidades.

MISS TXATARRA

Irudia
Kaixo eta ongi etorriak. Seigarren mailan irakurri  berri dugu Xabier Mendigurenen "Miss Txatarra" liburua. Egia esan, ikaragarri gustatu zaigu gehienoi eta,  zergatik ez aipatu... apur bat hunkituta gaude, kontatzen zaigun istorioa benetan erreala baita eta, nolabait ere, ezaguna egiten zaigu. Honela izanik, pentsatu dugu oso polita eta "aberatsa" izango dela aipaturiko liburuaren gaineko FORUM txiki bat zabaltzea zeuon denon iritzia eman ahal izateko. Hemen hainbat arlo ezberdin jorratu dezakezue: gaia, idazlea, pertsonaiak, marrazkiak, idazteko era, enkuadernazioa, estiloa... nahi duzuna!!! Besterik gabe, anima zaitezte esku hartzen eta zuen iritzia/k denokin konpartitzen. Memoria "freskatzeko" eta irakurri ez duena irakurtzen animatzeko, berton duzue ikaskide batek buruturiko erreseina polit bat.   [caption id="attachment_709" align="alignright" width="61" caption="Xabier Mendiguren"] [/caption]   ERRESEINA Egile...

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA?...

Irudia
KORRIKA!!! Ikasle, irakasle, guraso, musikari, Marisa eta antolatzaileen lan, ilusio eta gogo onari esker lortu genuen jaia arrakastatsua izatea. Giro on eta alaiaz gozatu genuen. Eguraldia ere lagun. Hurrengo zita? Igandean, Apirilaren 5ean. GU ERE EUSKARAREN ALDE!!!   Gracias al trabajo, ilusión y buena voluntad de los niños y niñas, maixus y andereños, padres y madres, músicos, Marisa y organizadores conseguimos que la fiesta fuera un éxito. Disfrutamos de un buen y alegre ambiente. El tiempo también estuvo a nuestro favor. ¿La siguiente cita? El próximo domingo, 5 de Abril. GU ERE EUSKARAREN ALDE!!!

ELKARBIZITZA

Irudia
Kaixo:   Hementxe gaude berriro " Elkarbizitzakook" gure lana nola doan komentatzeko eta zuei jakinarazteko.   2. fasea bukatu dugu ( Diagnostikoa ) eta hitz berak esaten duen moduan ikastolari estamentu guztiok diagnostiko bat egin diogu puntu indartsuak  eta ahuleziak non dauden jakiteko. Gauza interesgarriak atera dira. Une honetan planifikatzen ari gara ahulezi horiek denborarekin konpontzeko. Guztiok parte hartu dute lan honetan gogoz eta interes handiz.   ESKERRIK ASKO GUZTIOI!! batez ere ama talde bati bere ahaleginagatik, lanagatik eta eskeini duen denboragatik.   Kaixo: Aquí estamos de nuevo los y las de la " Convivencia" para comentaros y daros a conocer cómo va nuestro trabajo.  La segunda fase ( diagnóstico) se ha finalizado y la misma palabra  dice lo que es: un diagnóstico a la ikastola, dónde están los puntos fuertes y los débiles. Nos han salido asuntos interesantes. en este momento estamos realizando la planificación de las debilidades para intentar...

OLLO NEGUGORRIAN

Kaixo lagunok! Martxoaren lehenengo astean egun pare bat eman genituen Ollon (Nafarroa). Nahiz eta eguraldi hotza izan, super ondo pasa genuen. Animalia asko ezagutu genituen eta jaten ere eman genien. Antolatutako ekintza guztiak paregabeak izan ziren eta asko ikasi genuen, baina gehien gustatu zitzaiguna "Mantxitas" txerria, "Printzesa" astemea eta "Algodon" astaharra zaintzea izan zen. Agur eta beste bat arte. 2. MAILAKOAK                              ARGAZKIAK

korrika 1

Irudia
Ongi etorri Korrikara! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera! Ongi etorri a Korrika! ¡Ongi etorri al pueblo de los y las que queremos vivir en euskara! ¡Ongi etorri al pueblo de los y las que hemos elegido el euskara para gozar, para trabajar, para amar, para vender y comprar, para llorar, para jugar,…! ¡Ongi etorri! ¡Sois bienvenidos entre los que queremos vivir en euskara!

NOR DA OSTARGI?

Irudia
Lehenengo mailako neska-mutilek bere gelara datorren laguntxo bati buruz hitzegin nahi digute: Gure gelara etorri da laguntxo bat. Ostargi du izena eta izaki berezia da. Lagun asko ditu mendian eta haien gauzak kontatzen ditu. Batzuetan liburu berriak, gutun bereziak, bideoak,…. ekartzen dizkigu, ipuinak ere kontatzen dizkigu. Baina gehien gustatzen zaiguna berari gertatzen zaizkion gauzak (onak eta txarrak)entzutea da..