Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2009

ARRAKASTA HANDIKO DENDA

Irudia
  Kaixo, lagunok!   Dendatxo bat antolatu dugu 1. mailan. Bertan etxetik ekarri ditugun gauzak erosten ditugu, gauza asko eta oso politak daude eta askotan ez dakigu zer aukeratu ! Bai ! ondo irakurri duzue, gauzak erosten ditugu eta dirua erabiltzen dugu. Matematika liburuan horretarako prestatuta zegoen dirua asteartetan eta ostegunetan erabiltzen dugu. Ondo pasatzen dugu eta diruaren balioaz eta erabilpenaz jabetzen ari gara.        

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ASTEA

    ASOCIACIÓN DE PADRES Y MADRES – GURASO ELKARTEA                 ZOKOZORRI ODON DE APRAIZ IKASTOLA Reyes de Navarra s/n – Nafarroako Erregeak z/g 01002 – VITORIA-GASTEIZ     2009– 05-18                                                                           ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK             2009eko Maiatzaren 25etik 29ra     Kaixo guztioi:   Kurtso bukaera iristen ari da eta eskolaz kanpoko ekintzak ere bukatzen ari dira aurtengoz.   Ba al dakizue zein motatako ekintzak egiten dituzten gure umeek eta zein ondo pasatzen duten? Ezetz? Bada, orain badaukazue aukera ekintza batzuren berri izateko " ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ERAKUSKETA" ASTEAN.   Hainbat ekintza ikusteko parada izaten duzue astean zehar ikastolako jolastokian, baina beste batzuena ez, beraz "erakusketa " aste honetan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen zaituztegu. Zuen seme-alabak eta gelako kideak “aritzen” ikusiko dituzue.   Ekintzak patioan, portxean eta ikastolako frontoian egingo dira,  ...

IKASTOLARAKO LOGOTIPO TXAPELKETA

Irudia
Kaixo, familia: Lehenik eta behin, 4. mailako ikasleek antolatutako logotipo lehiaketan parte hartu duten guztiak eskertu nahi ditugu egin duten esfortzu eta lan ederrengatik. Hemen dituzue aurkeztu diren lanak. Benetan bikainak, ezta? Dakizuenez, epaimahai batek aukeratuko du logotipo irabazlea eta azken erabakia beraiena izanda ere, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaiguke kontuan izateko. Hori dela eta, familia bakoitzak bere gustukoa zein duen jakinaraztea eskatu nahi dizuegu. ARTELANEN ERAKUSKETA: Ikastolako Paraninfoan eta Blogean IRITZIA EMATEKO BIDEA: Familia bakoitzak bakarra aukeratuko du. Horretarako partaide guztiek adostu ondoren, aukeratutakoaren zenbakia, idatziz, ikaslearen tutoreari emango dio, maiatzaren 29a baino lehen. Mila esker izan duzuen harreragatik. 4. MAILAKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK Hola, familia: En primer lugar, quisiéramos dar las gracias a quienes habéis tomado parte en el concurso de Logotipos organizado por los alumnos y alumnas de 4º, tanto por el...

Solar System

Our solar neighborhood is an exciting place. The Solar System is full of planets, moons, asteroids, comets, minor planets, and many other exciting objects. Learn about it!! solar-system

BEDERATZI URTE ETA GERO............ AGUR IKASTOLARI!!!!!

Irudia
Bizitzak, egunak eta urteak bezalaxe, aurrera egiten du etengabe. Atzera begiratuz, ematen du herenegun bertan etorri ginela ikastolara estreinakoz; amaren eskutik oratuta, irrifartsu edo kezkati, panpina bati edo baloiari gogor helduta..., oraindik ere aurrerantzean zer ikusiko genuen ezin imajina genezakeela. Oso esperientzia politak eta desberdinak bizi izan ditugu eta, bide batez, denetik ere egin dugu: lagun berriak, bidaiak, jaiak, ikasketak, oporraldiak, emaitza onak eta ez hain onak, jolasak, andereñoak eta maisuak, begiraleak, bestelako langile-lagunak, idazleak eta bertsolariak, kirolariak,  barrealdiak eta negarraldiak, haserreak eta adiskidetzeak, lagun "bereziak", adiskideak, errietak eta goraipamenak, zalantzak eta galderak, mozorroak eta "zomorroak", eguzkia eta lainoak, euria eta elurra, zigorrak eta sariak, euskara eta gaztelania, "english"-a, patio orduak eta "paraninfoa",  parcour-a eta rap-a, Lurraxka eta Zuhatza, Monalisa eta...