KAMISHIBAI

1 iruzkin
6.mailako A eta B taldeetako ikasleek, ilusioz, kamishibai batzuk prestatu dituzte  haur hezkuntzako ikasleentzat.

Kamishibaia, antzerki japoniar tradizionala da eta umeei istorioak kontatzeko erabiltzen da.

Saioak zentroko liburutegian izan dira.

Bi urtekoek "Zu al zara nire ama?" ikusi dute; hiru urtekoek "Biribiltxoen Planeta"; lau urtekoek " Zergatik du elefanteak hain tronpa luzea?" eta bost urtekoek "Katemea".

Nagusiak zein txikiak gustura aurkitu eta aritu dira elkarrekin.

Gure ikastolako nagusiak produkzio lanetan fin ibili dira: ipuinen pertsonaiak aukeratzen, irakurketa-antzezpena prestatzen,  "akomodadore" lanetan, argazkilariarena egiten...

Txikiak, aldiz, ikus-entzuleen paperean guztiz sartuta egon dira.



1 iruzkin :

  1. Zein ondo! Ekintza mundialak egiten dituzue. Segi horrela!

    ErantzunEzabatu