PIRATAREN IPUINA

iruzkinik ez



Aupa, lagunok!



Otsailaren erdialdean 2. mailakook piratatxo bilakaturik ibili ginen hainbat gelatatik. Zertan?, bada poema polit bat errezitatzen. Zein?, Pirataren ipuina, jakina, what else?.





( Bideoa ikusteko egin klik irudiaren gainean)


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

LIBURU EGUNA / DÍA DEL LIBRO

iruzkinik ez

APIRILAREN 23AN


Apirilaren 23an Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. 1616ko apirilaren 23an. William Shakespeare eta Miguel de Cervantes hil ziren. Apirilaren 23 batean jaio edo hil ziren  beste idazle bikain  batzuk ere: Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla edo Manuel Mejía Vallejo. Hori dela eta Unescok 1995. urtean liburu eta idazleen  omenez apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna   izendatu zuen.


 



El día 23 de Abril se celebra el Día Internacional del Libro. El 23 de abril de 1616 fallecían Miguel de Cervantes y William Shakespeare..  También en un 23 de abril nacieron – o murieron – otros escritores eminentes como Maurice Druon, K. Laxness, Vladimir Nabokov, Josep Pla o Manuel Mejía Vallejo. Por este motivo, esta fecha tan simbólica para la literatura universal fue escogida por la UNESCO en el año 1995 para rendir un homenaje mundial al libro y sus autores

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

"euskaraz bizitzera goaz"

iruzkinik ez
Apirilaren 21ean Gasteizko euskalgintzaren eskutik "euskaraz bizitzera goaz" eguna. Jaia egun osoan zehar, erdialdean eta Foru Plazan. Eta gauean Gaztetxean.  Arratsaldean manifestazioa Andra Mari Zuritik 19:00etan abiatuta. Bada garaia, ez dago aitzakiarik, bizi gaitezen euskaraz, lagundu diezagutela euskaraz bizitzen. Erantsitako irudian egitaraua duzu eta larunbata iritsi bitartean uda honetan dantzalekuak irauliko dituen kanta gozatu. (Abestia entzuteko, irudian klikatu).


ANIMA ZAITEZ. LARUNBATEAN EGONGO GARA. ONDO IZAN






iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

ENERGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA, ETA MAKINAK

iruzkinik ez
Berriro ere 6. mailakoek Euskara eta Inguruneko gai berriak landuko dituzue, ezagutza bakoitza lantzeaz gain teknologia berriak erabiliz.
Oraingo honetan Ingurune arloan ENERGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA, ETA MAKINAK gaietan murgilduko zarete eta Euskara arloan AZALPEN TESTUAREN EKOIZPENEAN.
Prestatu dugun webquest-a eta Google Docs-en informazioa eta dokumentuak maneiatuz gai hauen inguruan gauza asko ikasiko dituzu eta ondoren zure kideei azalduko diezu oso era dotorean. Ez dakizula zer ikasi daitekeen? Ba…
Hiru adibide jarriko dizkizut:
a) Ez al du Vitoria-Gasteizek berdea izan nahi?, eta hori nola lortuko zenuke?
b) Ba al dakizu elektrizitate estatikoa zer den? Gehiago jakiteko ordua ailegatu zaizu orduan.
c) Ezetz jakin lehen gurpila noiz eta non asmatu zen! Nik badakit. Zuk jakin nahi al duzu?
Lan polita, ezta? A, zalantza duzula?, pista gehiago jakin nahi dituzula? Beno, beno, ikusten ari naiz irrikitan zaudela lanean hasteko. Oso erraza da, ikusten al duzu irudi adierazgarri hori? Ba gainean klikatu eta berak eramango zaitu zure lanaren abiapuntura. Aurrera, primeran egingo duzu! Hasi zaitez!!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

English, Year 2: COMIC STRIPS

iruzkinik ez
We made these comic strips in the English class! Click and enjoy!

Class 2A

Class 2B

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna/Día Internacional del Libro Infantil

1 iruzkin

Apirilaren 2an Haur Liburuaren  Nazioarteko Eguna .


 


1967 urtetik, Hans Christian Andersen idazlearen jaiotzaren urtemugarekin batera ospatzen da egun hori mundu mailan eta hainbat jarduera antolatzen dira liburutegi eta ikastetxeetan  ume eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz 



Gure zentroan, 6.mailako ikasle batzuk Lehen Hezkuntzako beste ikasleei Andersenen biografia txiki bat irakurri edota luzatuko zaie eta idazle honen ipuinen marrazki batzuekin egindako liburu-markatzaileak banatuko zaizkie



2 de Abril,  Día Internacional del Libro Infantil

Desde 1967, el 2 de abril, coincidiendo con la fecha del nacimiento del escritor danés Hans Christian Andersen, el IBBY (Organización Internacional para el Libro Juvenil) promueve la celebración del Día Internacional del Libro Infantil con el fin de promocionar los buenos libros infantiles y juveniles y la lectura entre los más jóvenes.



En nuestro centro, algun@s de  6º les leerán una pequeña biografía  de Andersen al resto de alumnos de Primaria y les repartirán marca-páginas con dibujos que ilustran algunos de sus cuentos.

1 iruzkin :

Argitaratu iruzkina