ENERGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA, ETA MAKINAK

iruzkinik ez
Berriro ere 6. mailakoek Euskara eta Inguruneko gai berriak landuko dituzue, ezagutza bakoitza lantzeaz gain teknologia berriak erabiliz.
Oraingo honetan Ingurune arloan ENERGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA, ETA MAKINAK gaietan murgilduko zarete eta Euskara arloan AZALPEN TESTUAREN EKOIZPENEAN.
Prestatu dugun webquest-a eta Google Docs-en informazioa eta dokumentuak maneiatuz gai hauen inguruan gauza asko ikasiko dituzu eta ondoren zure kideei azalduko diezu oso era dotorean. Ez dakizula zer ikasi daitekeen? Ba…
Hiru adibide jarriko dizkizut:
a) Ez al du Vitoria-Gasteizek berdea izan nahi?, eta hori nola lortuko zenuke?
b) Ba al dakizu elektrizitate estatikoa zer den? Gehiago jakiteko ordua ailegatu zaizu orduan.
c) Ezetz jakin lehen gurpila noiz eta non asmatu zen! Nik badakit. Zuk jakin nahi al duzu?
Lan polita, ezta? A, zalantza duzula?, pista gehiago jakin nahi dituzula? Beno, beno, ikusten ari naiz irrikitan zaudela lanean hasteko. Oso erraza da, ikusten al duzu irudi adierazgarri hori? Ba gainean klikatu eta berak eramango zaitu zure lanaren abiapuntura. Aurrera, primeran egingo duzu! Hasi zaitez!!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina