Suaaaa!!!! Kontuz semaforoarekin!!!!

iruzkinik ez

Aste honetan, 6.mailakoek, "Bide segurtasuna eta suteen aurkako autobabesa" ikasteko asmoz, Udaltzainengana eta Suhiltzailengana joan gara. Bertan hainbat informazio jaso dugu. Hasieran, etxebizitza batean, sutea gertatzen denean, zer egin behar dugun eztabaidatu dugu. Ondoren, bi taldetan banatu gara eta batzuk, era praktikoan, zirkulazio arauak gaurkotu ditugu, hau da, bizikletaz eta motoz ibili gara bide zirkuito batean; besteok, aldi berean, suhiltzaile-etxera joan gara eta bertan dauden tresna eta ibilgailu guztiak aztertu ditugu. Beranduxeago, taldeok tokiz aldatu gara. Hurrengo egunean, Gurutze, udaltzaina, etorri zaigu gelara eta hainbat gauza interesgarri azaldu digu bertan. Askenik, esan behar da Gurutze oso pozik egon dela gurekin eta behin baino gehiagotan esan digu oso ikasle txintxoak eta jatorrak garela, horrek esan nahi du, akaso, etorkizunean, multaren bat edo beste barkatuko digula ezta???? Ea egia den!!!


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina