LURRASKA 2013
Aurten ere 6. mailako bi gelako neska-mutilek 3 eguneko irteera egin dugu, oraingoan Lurraska Ingurugiro zentroa edo baserri-eskola ezagutu dugu. Baserri hau Urdaibaiko erreserbaren bihotzean kokaturik dago, hain zuzen Ajangiz izeneko herritxo txiki eta polit batean.
Ikusi nahi al duzue gure ikasleak zertan ibili diren eta zer nolako abenturatxoak bizi izan ditugun? Batzuk ziur penaz geratuko garela.
Orduan jarraitu arretaz ondorengo bideoa eta ez galdu bertan ikus daitezkeen etxabereak, animalien oinatzak, gaueko diskoteka eroak…
Eta ez ahaztu sendabelarren tailerrean egindako hiru lantxo hauek ikusteaz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina