Zuhatza, irla misteriotsua...

iruzkinik ez
Irailaren 25, 26 eta 27an 5.mailakook Zuhatzako irla misteriotsuan sartu ginen, hain zuzen piraten uhartean… Denok helburu berdina genuen: irla eta gure itsasoa salbu mantentzea. Piratok urak konkistatzera ateratzen ginen, batzuk arraunean, beste batzuk kanoan, pedalon, optimisteko belauntzian, edo marrazo antzeko surf edo windsurfeko tauletan. Bazeuden ere lehorrean geratzen zirenak. Gure benetako helburua kanpamendua eta irla bera menperagaitza bihurtzea zen eta ondo baino hobeto lortu genuen. Eta gauean…, ondo afaldu ondoren, hau ospatzeko festa ikusgarria antolatzen genuen. Azkenean, joan ginen bezala bueltatu ginen, sekretupean, gure betiko Odon gotorlekura...

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina