EUSKARAREN AGENDA
LARUNBATERO HAURRENTZAKO ZINEMA ETA TAILERRAK
EUSKHARAN kultura elkarteak larunbatero haurrentzako zinema eta tailerrak antolatzen ditu Gasteizko hainbat auzotan. Maiatzetik aurrera auzo berri bat gehitu dute euren sarera: Errekaleor!!
Maiatzaren 24an, larunbatean, 11.00 - 13.30
- AMAIA ZENTROA: "Supertramps"
- SAN MARTIN: "Kaio baten istorioa"
- LAKUA-ARRIAGA: "Dragoiaren muinoa" (Dragon Hill)
- ERREKALEOR: "Kiriku eta sorgina"
IGANDEAK JAI SAIOA UMANDI IKASTOLAN
Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duen egitasmoa.
Noiz? MAIATZAren 25ean, IGANDEAN
Non? UMANDI ikastolan
- 17.00etan MURSEGO (Maite Arroitajauregi) - kontzertu didaktikoa -
- 18.00oetan Musika jolasak eta maraka tailerra
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Umandi Ikastola, Umandi Ikastolako Guraso Elkartea eta Bost Urki Arriagako Auzo Elkartea
MURSEGO (Maite Arroitajauregi) - kontzertu didaktikoa -
Maite Arroitajauregik betidanik izan du gustuko musika sortzea. Loop pedalari hari geruzak gehitzen dizkio armonia ezberdinak sortzeko. Ahotsa, Casio teklatua, oukalele, autoarpa edota marakak erabiliko ditu umeekin batera musika sortzeko.
Informazio gehiago: Mursego -bandcamp-
Musika jolasak eta maraka tailerra
kontzertu didaktikoaren ondoren musikarekin lotutako jolasak egingo ditugu: Orkestra zuzendaria, Autotxokeak… Ondoren, guk sortuko dugu gure instrumentua! Maraka koloretsuak egingo ditugu!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina