EUSKARAREN AGENDA
Ikasturte berri honetan IGANDEAK JAI egitasmoak leku berriak bisitatuko ditu. Hurrengo geltokia... Toki Eder!!
Non? TOKI EDER ikastolan
Noiz? URRIAren 26an, igandean
17.00etan 'Erraldoi bihozgabea' Zurrunka teatro, txontxongilo ikuskizuna.
18.00etan Txotxongilo tailerra eta jolasak
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Toki Eder ikastola, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala
Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak ‘IGANDEAK JAI. Familia giroan euskaraz’ egitasmoa antolatzen jarraituko du 2014ko udazkenean.
Haurrei zuzenduriko ikuskizunak eta lantegiak uztartuko dira bi orduko emanaldi hauetan. Era berean, guraso euskaldunen parte hartzea eta inplikazioa bultzatzeko dinamika batzuk proposatuko dituzte Urtxintxa Eskolako begiraleek.
Aurreko ikasturtean bezala guraso eta auzo elkarteekin elkarlanean antolatuko ditu GEU elkarteak igande arratsaldeko saio hauek. Besteak beste, Gasteizen euskarazko aisialdian aritzen diren eragileen arteko elkar ezagutza sustatzea dute helburu. ‘IGANDEAK JAI familia giroan euskaraz’ egitasmoak Gasteizko Udalaren babesa jaso du.
Para consultar la agenda del euskera haz click AQUÍ.
Euskararen agenda konsultatzeko klikatu HEMEN.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina