EUSKARAREN AGENDA: Azaroak 29 eta 30

iruzkinik ez
 

Azaroak 29, LARUNBATA

Euskararen nazioarteko egunaren inguruan Udalak hainbat eragilerekin batera antolatutako jarduera baten berri ematera gatoz. Atxikita doakizue afixa. Mesedez, interesgarria iruditzen bazaizue, zabaldu informazioa. Mila esker ENE KANTAK kontzertua Jimmy Jazz aretoan, azaroaren 29an. Bi saio izango dira, 12:00etan eta 18:00 Gomendatutako adina: 2-10 urte

Gonbidapenak noiz eta non jaso: OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN Astelehena 25:11:00-14:00 Asteartetik aurrera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00 HOR DAGO! TABERNAN

Asteartetik aurrera: 11:00-23:00

El ayuntamiento junto a otras asociaciones y personas han organizado la actividad Concierto para niños y niñas entre 2 y 10 años Mis Canciones. Para el viernes 29 en la sala Jimmy jazz. Habrá dos sesiones: una a las 12:00 y la otra a las 18:00

La invitaciones se pueden recoger en:

OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN (MONTEHERMOSO)

A partir de hoy martes de 11:00 a 14:00 y de 18:00 a 21:00 HOR DAGO! TABERNAN

A partir de hoy martes: 11:00-23:00

Ene kantak

 

Haurrentzako zinema eta taillerrak

Non? AMAIA ZENTROAN

Adina: 4 - 12 urte

Dohainik

Larunbatero 11.00 - 13.30

Antolatzailea: Euskharan Kultur Elkartea

Euskal musika :HAURRENTZAKO KONTZERTU DIDAKTIKOA

Non? LAKUAKO gizarte etxean, elkartze aretoa 18:00 - 19:00

Zer? Euskal kantutegi tradizionala baliatuz, dantzan eta kantuan aritzeko aukera paregabea!. Hala Dzipo kultur elkartea.

Adina: 3 - 10 urte Kontzertu honetan hainbat musika tresna zuzenean joko dituzte, hala nola, trikitixa, txalaparta, alboka, panderoa, txistua edo xirula; gitarra eta ahotsaren laguntzaz. Haurren zein helduen gozamenerako, kontzertu didaktiko hau erabat interaktiboa izango da.

Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude azaroaren 15etik aurrera Argibide eta Kontrol Zerbitzuan, edozein gizarte etxetan edo kirol instalaziotan.

Umeek beti heldu batekin lagunduta. Bai umeek bai helduek ordaintzen dute

ALEA ALDIZKARIA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurten GEU elkarteak urtarrilaren 16an kalean izango den ALEA astekariaren aurkezpen zenbakiaren banaketa masiboa egingo du.   Euskara hutsezko aldizkari berri honen 0 ale honek azaroaren 29an Oihaneder Euskararen Etxean egingo den aurkezpen jaian argia ikusiko du eta egun batzuk geroago, argitalpenaren banaketa masiboa egingo da. Helburua, ALEA ahalik eta toki gehienetara heltzea izango da eta horretarako, 65.000 ale banatuko dira Araba guztian.   Banaketa masibo hau aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa da. Jarraian banaketa egiteko zehaztu dituzten banaketa orduak eta puntuak daude zehazturik, hartu agenda eta esan zer-non-noiz parte hartzeko prest zauden.

ALEA es una nueva revista semanal  en euskera que abarcará todo Araba y que estará en la calle a  finales de año. El día 29 de noviembre será la fiesta de inaguración a partir de las 5 de la tarde en Oihaneder Euskararen etxean (Palacio de Montehermoso).   Si quieres suscribirte rellena el formulario  que encontrarás en  http://arabakoalea.info ALEA1

 

 

Azaroak 30, IGANDEA

ZABALGANA ESKOLA

  • 17.00etan Magia dotorea eta ikusgarria eginez, Asier Kidamek Jostailu magikoak aurkezten digu, famili giroan gozatzeko moduko bere azken ikuskizun originalena eta dibertigarriena. Mirari harrigarriak ikusiko ditugu gertu-gertutik, umore-ukitu fin batek eta eszenaratze zainduak apaindua. Iratxo jostalariak, botereak dituen azti bat…



  • 18.00etan  Esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerra: zientzilari bihurtuko gara eta hainbat bitxikeria ikasiko dugu. Ondoren, ponpa erraldoiak egingo ditugu eta haiekin jolastuko gara.


Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzailea: Zabalgana Eskola, Amezti Txiki guraso elkartea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala

 

kartela_azaroa_zabalgana_web

 

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina