GABONETAKO OPORRAK!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI! EDOZEIN JOSTAILU EROSI AURRETIK, ZERA GALDETU GURE BURUEI Jolasa ikasteko egoera naturala da, jolas desberdinek zenbait gaitasunen garapena errazten dute, eta jostailuak jolasa aberasteko baliabideak dira. Jostailuek izugarrizko garrantzia dute haurren hezkuntza prozesuan. Jostailua ez da soilik ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Jolasa dela medio, umearen garapen osoa eta euren garapen pertsonala hobetzeko gaitasun positiboak bereganatuko dituzte: gaitasunen, irudimen eta fantasiaren sustapena, ulermen teknikoa, inguruarekin harremana, norberaren balorazioa, pertsonalitatearen indartze edo sendotasuna, auto-ezagutza... Haurtzaroan, jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jolasekin, umeek hurbileneko esperientziak islatzen dituzte eta, izango duten nortasuna eratzen duten egoera desberdinen aurreko portaera, jarrera eta gaitasunak ikasten dituzte. Horien bitartez jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta baloreak bereg...