IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz

iruzkinik ez
Kaixo, lagunok!!

IGANDEAK JAI egitasmoaren hurrengo saioa aste honetan bertan izango da Ibaiondo auzoan. 

Azaroak 22

Ibaiondo ikastola (Tarragona , 9)

 

DOC181115-0001

  • 17.00etan 'Magia parrastan' Imanol Ituño 


Zer da, txori bat? Hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina... Zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Ikuskizun partehartzaile, dinamiko eta magikoa.

  • 18.00etan Mago trajea eta trukoak. Magia ikuskizunaren ostean, magia praktikan jartzeko ordua iritsi da! Baina horretarako lehendabizi magoaren trajea, makiltxoa eta kapela egingo ditugu, eta guztiak prest ditugunean magia truko ezberdinak ikasiko ditugu.


Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzaileak: Ibaikide Guraso Elkartea, Urtxintxa Eskola, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza

 

 

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina