Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2015

Artistak lehen eta artistak orain

Irudia
Ostiralero, arratsaldez,  artearen munduan sartzen gara 6.mailakook. Oraingoan gure ibilbideak Euskal Herriko artista famatuen ikerketara bultzatu digu. Aintzineko margolariak eta aintzineko margolanak. Gu haien margolanak kopiatzen saiatu gara.  Orduan, ohartu gara dituen zailtasunaz, eta margolanak ematen duen sentsazioaz, pixkanaka gu sentitu gara artistak eta horrek dakarren guztia xurgatu dugu.  Gero, ditugun tramankulo informatikoen bidez, margozki horiek gaurkotzen saiatu gara . Lortu duguna poztasun handia eman digu. Eta azken ikutua eman ondoren, gure artelana berrituta geratu da. Zuek honako ikuskizunarekin gozatzea espero dugu.

Zorionak! Mate-olinpiadan taldekako garaileak!!!

Irudia
Aurten, maitzaren 23an, arabako V. Olinpiada Matematikoa burutu da Gasteizen.  Nola ez ba, gure 6. mailako hiru ikasleek parte hartu dute: Maren, Unai eta Julene. Lehenengo bakarkako probarekin hasi ziren, ondo aritu gainera! Baina taldekako lanean etorri da hainbeste espero zuten saria. Aupak neska mutilok! Eta ikastolaren partetik... ZORIIIOONAAAK!!! [caption id="attachment_8649" align="alignnone" width="300"] Maren, Unai eta Julene[/caption]  

ADI!!! TXUTXU-MUTXU IRRATSAIO BERRIA

Irudia
Entzun ezazu TXUTXUMUTXU irratsaioaren orrialdean/ Puedes oírlo en la página de TXUTXUMUTXU irratsaioa.

JANTZI BETAURREKO MOREAK

Irudia
  Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko orrialdean berriak irakurtzeko aukerarik ez galdu! Novedades en la página dedicada a la coeducación y la prevención de la violencia de género en el sistema educativo.

Mendi irteera

Irudia
“Zokozorri” Guraso Elkartearen TXANGOEN BATZORDEAK beste behin ere, mendi irteera bat proposatzen digu, Ikastolako familia guztiei zuzendua. Maiatzaren 24an , igandean , Oketa mendira (1031 m) goaz egun osoko txangoa egiteko asmoz. Gorbea- txiki izenez ere ezaguna da, bere anaia Gorbeiaren antz handia daukalako. Gaina, karedun domo eta zabala da. Mendi-mazelak aldiz basoz beterik daude. Oketara bide desberdinetik igo daiteke. Guk, Etxagueneko ibilbidea propasatzen dizuegu, hau da, hegoaldeko isurialdetik. Herritik barna hasiko gara igoera. Pinudien artetik igaro ondoren Barguntzako (950m) lautadara helduko gara. Hemen, iraleku baten barna jarraituko dugu eta irtendakoan gainarako azken txanpan sartuko gara. Tontorra oso leku egokia da umeak lasai jolas daitezen. Bertan ere aukera paregabea daukagu ikuspegi ederraz gozatzeko; Gorbeia, Aldamin, Anboto eta beste hainbat mendi ikus daitezkeelarik. Bazkaltzeko ere leku egokiak aurkituko ditugu ibilbidean zehar. Tontorrean ere aukera dauk...

LIBURU EGUNA IKASTOLAN

Irudia
Apirilaren 23an, Liburu eguna zela eta, aurten ere, ospatu genuen ikastolan ama batzuen parte hartzearekin egun berezi hori. Hona hemen, jarduera desberdinen  argazki kamerak hartutako uneak. Oso gustura izan ginen.  Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu  gurekin egon ziren ama horiei. El 23 de abril, celebramos el día del libro en la ikastola, una vez más, con la participación en las clases de  algunas madres de la ikastola.  Aquí tenemos reflejados algunos momentos de las actividades realizadas en distintas clases. Disfrutamos en las mismas. Desde aquí queremos darles las gracias   a esas madres .         

Etxeko lanak. Nola lagundu euskara jakin gabe?

Irudia
Eguna : Maiatzak 14 Tokia: Ikastolako ingeles gelan Ordua : 17:10

MINTZALAGUNAK

Irudia
Gasteizko Mintzalagunak hurrengo ekintza osagarrien berri eman nahi dizu mezu honen bitartez. Animatu eta parte hartu! Klik egin irudiaren gainean.    

Lamien bila, karrobira

Umeei zuzendutako bisita gidatua antolatu du Amillena turismo elkarteak. Lamien bila abiatuko dira herriko txikienak, gurasoek langunduta.  Ekintza hau Lorabarri astearen barruan kokatzen da. Lamien bila, karrobira Noiz? Maiatzaren 10ean, igandean, 11.00etan Non? Aramaion, herriko plazatik hasita  

Maddi eta txalaparta

Irudia
IPUIN KONTALARIA & LANTEGIA Maddi neskato azkarra eta bihurria da, eta musika izugarri gustatzen zaio. Egun batean aitita bisitatzera joango da, eta txalapartaren eta euskal musikaren munduan murgilduko da. Maddi eta txalaparta Noiz? Maiatzaren 9an, larunbatean, 12.00etan Non? Lakuako gizarte etxeko familia liburutegian Adina: 4 - 10 urte Sarrera : 1€

Munaingo hariztia ezagutzeko familia irteera

Irudia
Atxipi Mendi taldeko lagunek Gasteizko mintzalagunekin batera egingo dute hurrengo mendi irteera. Umeekin giro euskaldunean naturaz disfrutatzeko aukera paregabea! FAMILIA IRTEERA Munaingo harizti zaharra Noiz? Maiatzaren 10ean, igandean Gasteiztik: 09.30ean Autobus Geltoki Zaharrean (Jose Mardones kalean)