Mendi irteera

iruzkinik ez
oketa_1164

“Zokozorri” Guraso Elkartearen TXANGOEN BATZORDEAK beste behin ere, mendi irteera bat proposatzen digu, Ikastolako familia guztiei zuzendua.

Maiatzaren 24an, igandean, Oketa mendira (1031 m) goaz egun osoko txangoa egiteko asmoz. Gorbea- txiki izenez ere ezaguna da, bere anaia Gorbeiaren antz handia daukalako. Gaina, karedun domo eta zabala da. Mendi-mazelak aldiz basoz beterik daude.

Oketara bide desberdinetik igo daiteke. Guk, Etxagueneko ibilbidea propasatzen dizuegu, hau da, hegoaldeko isurialdetik.

Herritik barna hasiko gara igoera. Pinudien artetik igaro ondoren Barguntzako (950m) lautadara helduko gara. Hemen, iraleku baten barna jarraituko dugu eta irtendakoan gainarako azken txanpan sartuko gara. Tontorra oso leku egokia da umeak lasai jolas daitezen. Bertan ere aukera paregabea daukagu ikuspegi ederraz gozatzeko; Gorbeia, Aldamin, Anboto eta beste hainbat mendi ikus daitezkeelarik.

Bazkaltzeko ere leku egokiak aurkituko ditugu ibilbidean zehar. Tontorrean ere aukera daukagu bazkaltzeko.

****Norberak bere kotxea eraman beharko du. Autobusarik ez denez egongo izena emateko beharrik ere ez da egongo. Hori bai, mesedez, puntu-puntuan bertaratu zaitezte.

Ikastolatik IRTEERA: Nafarroako Errege-Erreginak Kalea: goizeko 10:00etan.

Asmoa han bertan bazkaltzea denez  itzulerako ordua denon artean adostuko dugu han bertan.

Familia bakoitzak bere janaria eramango du.

 

                       

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina