ZUMAIARA IRTEERA
6.mailakook 2015eko urriaren 8an Zumaiara joan ginen flyschak ikustera (forma bitxiak dituzten harri izugarriak). Lehenengo, autobusa hartu genuen Odon de Apraizeko sarreran. Heldu ginenean, Urola ibaiaren ertzetik Algorri museora abiatu ginen eta han bi neskarekin, Ainhoa eta Leire, elkartu ginen. Algorri museoan, Lurraren sorrerari eta flyschei buruzko bideo bat ikusi genuen. Bi taldetan banatu gintuzten, eta flyschen eta hauen harrien inguruan azalpen batzuk eman zizkiguten. Atseden baten ostean, flyschak ikustera joan ginen. Ibilbide labur baten ostean, paisai zoragarri hau ikustera ailegatu ginen. Harri erraldoi hauek skate-park bat ziruditen. Izan ere, itsasoaren harriek behin eta berriro kolpatzen dute arroka eta horren ondorioz, U formako zulo bat sortu da. Beranduago, San Telmo ermitara igo ginen. Jakin dezazuen, bertan “ocho apellidos vascos” filmeko pasarte bat grabatu zen, ezkontza bat hain zuzen ere. Goiz honi amaiera emateko, Amaia plazara joan ginen bazkaltzera. Hor boka...