Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016
Hendaian ospatuko du EHIGE-k Euskal Eskola Publikoaren 25. Jaia 2016ko ekainaren 5ean . Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen elkartearen 30. urteurrenarekin kointzidituko du aurtengo Jaiak. Euskal Eskola Publikoaren Jaia Iparraldean ospatuz, bultzada bat eman nahi diogu euskararen irakaskuntzari Iparraldean, zehazki euskararen irakaskuntzari sare publikoan. Izan ere eskola publikoa aukeratzen dute Iparraldeko familien %70ak eta horien herenak ikastetxe elebidunak. Era berean eta urtero bezala, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatu nahi dugu. LELOA “ Emazu eskua ” da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren leloa. Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian. “Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoald...