GEU ELKARTEAK ANTOLATUTAKO FAMILIA IRTEERA
Hauxe da GEU elkarteak MAIATZERAKO prestatu duen AISIALDIRAKO eskaintza eguzkitsua. Ez galdu!
Maiatzeko familia irteera honetan Lezera joango gara Atxipi Mendi taldeko lagunekin batera. Bertan, Kromletxeko kideek ingurumen hezkuntza tailerra eskainiko dute: ibilbidea, pista jolasa, animalien aztarnak…
Noiz? Maiatzaren 7an, larunbata
Irteera: Gasteizko familiak 09:30ean Salburuko gasolindegian (Brusela hiribidea)
Buelta: 14.00etan aterako gara Asparrenatik
Ez ahaztu ura eta hamaiketakoa eramaten
Izena emateko bidali honako datuok zgil@geuelkartea.eus helbidera edo deitu 640 574 996 telefono zenbakira
- Izen abizenak
- Telefono zenbakia
- Helbide elektronikoa
- Zenbat lagun joango zareten (haurrak eta helduak)
- Autoa eramango duzuen eta zenbat leku libre geratzen zaizkizuen
*Euskaraz komunikatzeko gaitasuna beharrezkoa da
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina