5. mailako ikasleek Mariari eta Rauli egindako elkarrizketa
[video width="854" height="480" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2017/01/ELKARRIZKETA.mp4"][/video] 2017 ko urtarrilaren 26an RAUL ETA MARIA, eskolako ikasle ohiak, gonbidatu genituen gure klasera: 5 mailara. Raulek eta Mariak egindako marrazkiak egutegian atera zirenez, eta sari potoloa lortu zutenez elkarrizketa bat egitea pentsatu genuen. Elkarrizketari hasiera emateko, ikaskide batzuk haien burua aurkeztu zuten: nongoak diren, non ikasten duten, haien marrazkia egutegiaren zein hilabetetan agertzen diren azalduz. Klasean taldeka prestatu genituen galderak. Guztira,15 galdera atera ziren. Mariari eta Rauleri egindako elkarrizketa laburbilduz hurrengoa esan dezakegu: 4–5 urterekin hasi ziren gure irabazleak marrazkiak irudikatzen. Eskolan marrazki lehiaketa bat egongo zela entzun zutenean lanean hasi ziren, egin beharreko marrazkiaren gaia: bideko segurtasuna zen. Marrazkia bukatzeko aste bat behar izan zuten. Lan handia egin zu...