5. mailako ikasleek Mariari eta Rauli egindako elkarrizketa

iruzkinik ez
[video width="854" height="480" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2017/01/ELKARRIZKETA.mp4"][/video]

 

2017 ko urtarrilaren 26an RAUL ETA MARIA, eskolako ikasle ohiak, gonbidatu genituen gure klasera: 5 mailara.

Raulek eta Mariak egindako marrazkiak egutegian atera zirenez, eta sari potoloa lortu zutenez elkarrizketa bat egitea pentsatu genuen.

Elkarrizketari hasiera emateko, ikaskide batzuk haien burua aurkeztu zuten: nongoak diren, non ikasten duten, haien marrazkia egutegiaren zein hilabetetan agertzen diren azalduz.

Klasean taldeka prestatu genituen galderak. Guztira,15 galdera atera ziren.

Mariari eta Rauleri egindako elkarrizketa laburbilduz hurrengoa esan dezakegu:

4–5 urterekin hasi ziren gure irabazleak marrazkiak irudikatzen. Eskolan marrazki lehiaketa bat egongo zela entzun zutenean lanean hasi ziren, egin beharreko marrazkiaren gaia: bideko segurtasuna zen. Marrazkia bukatzeko aste bat behar izan zuten. Lan handia egin zutena! Eskolako zuzendariak telefonoz deitu egin zien irabazi zutela esanez, eta alkateak saria banatu zizkien: Mariari txirrindua eta txirrindurako ekipamendua eta Rauli txirrindurako ekipamendua. Oso pozik sentitu zirela esan ziguten eta beste lehiaketa batera aurkezteko prest daudela aitortu ziguten.

Esperientzia ezin hobea izan zen eta oso gustora hartu genituen ikasle ohiak.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina