TIPI TAPA... KORRIKA!!

iruzkinik ez
Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.

Euskal Herria euskaraz ulertzen dugun euskaldun eta euskaltzaleok aspaldi ekin genion geure hizkuntza sendotzeari, etorkizun hobea nahi dugulako.

Nik, hik, hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza; gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.

Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde.

37 urte igaro dira AEKk lehenengo korrika antolatu zuenetik.

1. Korrika (1980)

Oñatin (Gipuzkoa) hasi zen eta Bilbon amaitu. Lehen Korrikaren leloa Korrika Euskal Herria! izan zen. Xabier Peña idazle eta irakaslea izan zen omendua. Rikardo Arregik idatzi zuen lekukoaren mezua, baina ez zen helmugara iritsi.

Abestia (Xabier Amuriza):

[video width="640" height="360" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2017/03/Korrika-1-1980-Oñati-Bilbo.mp4"][/video]

 

https://baloreak.blogspot.com.es/2017/03/tipi-tapa-korrika.html

http://www.argia.eus/albistea/korrika-abesti-guztien-bilduma

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina