BADATOR KANTARI 2017
kantari_2017_aurkezp_urdina
KANTARI, 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoen artean euskarazko kantuak sustatzeko ikuskizuna da. Helburu nagusia neska-mutikoek euskal kantuak abesten eta dantzatzen ondo pasatzea da, hortaz, ez du inolako lehiaketa kutsurik.
Hementxe hainbat irudi eta bideo : https://alea.eus/kantari/
Bada, 2016an Gasteizko 7 hezkuntza zentroko 160 umek parte hartu zuten eta ikuskizun egunean 620 lagun inguru bildu ziren Oihaneder Euskaraen Etxean.
Aurten Gasteizko D ereduko eskola guztietara zabaltzea da asmoa.
Antolatzaileak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina