TXANGOA ARRIKRUTZERA

iruzkinik ez
IMG_1870

Irailaren 29an, 6. mailako ikasleak Oñatiko Arrikrutzeko kobazuloetara joan ginen autobusez.

Lehenengo kobazuloaren inguruko bideo bat ikusi genuen, eta ondoren bi taldetan banatu gintuzten: A eta B.

Gero kobaraino joan ginen baina ailegatu aurretik 3 harri motak ikusi genituen: metamorfikoa, sedimentarioa eta magmatikoa.

Kobetara heldu ginenean Aitor eta Mirenek istorio bat kontatu ziguten:

Orain dela urte batzuk Jesus eta Iñaki izeneko bi lagun barnetegi batean zeuden. Goizean irakasle bati ea  Arrikrutzko kobetara joan ahal ziren galdetu zioten, eta andereñoak baldintza batekin joan ahalko zirela esan zien, abesbatzeko klasera garaiz iritsi behar ziren. Jesus eta Iñaki lagunak kobetara joan eta bertan galdu egin ziren, eta han lehoi baten eskeletoa aurkitu zuten. Irakasleak  klasera heldu ez zirela ikusterakoan, haien bila joan eta han aurkitu zituen bi lagunak.

Ondoren, ondoko Arantzazu auzora joan ginen jatera eta auzoa ikustera. Bukatzeko autobusa hartu eta etxera itzuli ginen.

Oso ondo pasatu genuen baina autobusean zarata gehiegi zegoen.

DSCN2353

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina