3.MAILAKO IKASLEAK GATZAGAN

iruzkinik ez
Ekainaren 13an Añanako Gatz harana ezagutzera joan ginen. Ikastolatik atera ginen autobusean eta ordu beteko bidaia egin ondoren heldu ginen. Haran guztia bisitatu ondoren, aukera izan genuen oinak uretan sartzeko eta bukatzeko Espejora joan gienen bazkaltzera eta arratsalde pasatzera.

 

Gatz Harana Monumentu historiko deklaraturik dago. Mazelan dagoen hiruki itxurako azalera bat da, haran estu batean txertatutako maila ezberdinetan dauden larrainez osoturik. Gatzaren inguruko jarduera, IX. mendetik aurrera dokumentaturik dagoena, gaur egungo egitura osotuz joan da haranaren muturrean Santa Engracia izeneko salmuera iturburuaren ondoan jaiotzen den Muera ibaiaren ibilbidean zehar orografiara moldatzen diren 5.000 plataforma baino gehiago egonik. Añanako gatza lortzeko prozesua lurrunketaren bidez egiten da eta udako hilabeteetan burutzen zen. Gatzaren merkataritzak garrantzi estrategiko handia izan zuen XIX. mendeko erdialdean elikagaiak kontserbatzeko zuen garrantzia zela eta. Haren produkzioa 60 hamarkadatik aurrera oso azkar gutxitzen hasten da errentagarritasun ekonomikoaren faltagatik.

 

Oso ondo pasatu genuen, bideoan ikusi ahal duzuen moduan eta asko ikasi genuen Gatzaren inguruan.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina