Energia aurrezten ari gara!

iruzkinik ez
energia-istock-600x400

Aurten Odon de Apraiz Ikastolako ikasleek ikusiko dugu nola aurreztu dezakegun energia gehiago. Horretarako, zenbait argazki jarri ditugu eskola guztian zehar, energia aurreztu behar dela gogorarazteko.


Aste hauetan, hirugarren zikloko ikasleek klase desberdinetan sartuko gara, tenperatura eta argia neurtzeko. Hau egiteko, gailu elektroniko batzuk behar ditugu: Argi neurgailu bat eta termometroa.


Horretaz aparte, beste hainbat gauza ikusiko ditugu, leihoak irekita edo itxita dauden inportantea da eta. Aste honetan, bi graduko igoera sumatu dugu 90 minututan. Hau dela eta, leihoak itxita badaude bero gutxiago beharko dugula uste dugu.


Honekin lotuta, ikastolari "tour energetiko" bat egin diogu. Horrela eskolako errekurtso naturalak (ura, elektrizitatea eta gasa) nondik sartzen diren ikusi dugu. Horrela ikasi dugu, adibidez, gure eskolako berogailuak lurrazpian daudela.


Kurtsoan zehar, berri gehiago esango dizkizuegu energia aurrezteari buruz. Ondo izan!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina