GABONETAN ERE... EUSKARA OPARITU/TAMBIEN EN NAVIDADES...REGALALES EUSKERA

iruzkinik ez

Captura-de-pantalla-2018-12-11-a-las-12.16.44


Neska mutilek euskararekin harreman handia eta positiboa eduki dezaten  ahalegindu  behar dugu.


Lan horretan txikiak direnean hasi behar dugu. Euskararekiko aktiboak izan  behar dugu eta aukera dugunean euskarazko produktuak hautatu.

Ez dizuegu  proposatzen euskaraz soilik oparitzea. Euskaraz  oparitzeko aukera duzuenean horren alde egitea baizik.

Eskuragarri dago euskarazko produktuen katalogoa. Zorionez, gero eta produktu gehiago egiten dira euskaraz, eta horien aukeraketa bat da katalogoan bildu dituztenak. 0-12 urte bitarteko neska-mutikoentzako proposamenak daude bertan. Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako hainbat Udalek egin dute bat ekimenarekin.

Produktu gehiagoren berri izateko zein informazio zehatzagoa eskuratzeko http://www.katalogoa.eus/ webgunera jo behar da. Guztira, 6587 produktu daude hamar ataletan sailkatuta: musika, filmak, informatika eta App-ak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailuak eta jokoak, gurasoentzako materiala, ikasmaterialak eta Ebookak.

Urte osoan zehar eguneratzen dute webgunea. Bertan badago aukera buletinean harpidetzeko eta nobedadeen berri izateko e-posta bidez. Twitter eta Facebook bidez ere jaso daiteke nobedadeen berri.

Deskargatu 2018-2019 katalogoa hemen

Es importante que las niñas y los niños tengan una buena relación con el euskera. Cuanto antes  empecemos a trabajar esa relación, mucho mejor. Regalar productos en euskera, es una herramienta que nos puede ayudar.

No os proponemos que regaléis sólo productos en euskera, sino que cuando podáis elegir lo hagáis en euskera ya que cada vez la oferta es más amplia.

En esta página web encontraréis propuestas para las chicas y chicos de 0-12 años:

http://www.katalogoa.eus/

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina