3 eta 5 urteko ikasleei ekosistemak aurkezten
Kaixo
guztioi!
LH 5. mailako ikasleak gara eta aste honetan 3 eta 5 urteko ikasleei bisita bat egitera joan ginen. Izan ere, ekosistema desberdineko proiektu bat egin dugu duela gutxi. Gainera 3 eta 5 urtekoek animaliak ikasten ari direnez, beraiei erakustea bururatu zitzaigun.
Mota askotako ekosistemak egin ditugu: tropikalak, basamortuak, kostaldeak, etab. Maketak egiteko erabili ditugun materialak plastilina, kartulinak, kartoiak eta margoak izan dira.
Asko disfrutatu genuen ekosistema hauek egiten, eta are gehiago 3 eta 5 urtekoei erakusten, oso ondo portatu zirelako.
Espero dugu gure azalpena entretenigarria ez ezik lagungarria ere izatea 3 eta 5 urtekoentzat.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina