ODON 6ko hauteskunde-kanpaina

iruzkinik ez
Aurten, 2019an, hauteskundeak gora eta hauteskundeak behera ibili dira bai Espainiako Estatu mailan baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere. 6.mailetan "gure debate politikoa" sortu dugu eta horretarako zer hobeago 18 urtetan politikan aritu izan den Iñaki Gerenabarrenarekin hitzalditxo bat egitea baino. Eskerrik asko etortzeagatik!

6.mailak Iñaki Gerenabarrenarekin

Hitzaldian hainbat gauzataz aritu izan zen: politikariek nola prestatzen duten kanpaina; itxuraren, musikaren eta kolorearen garrantzia; esloganaren aukeraketa; eta jendearen aurrean nola azaldu. Honekin batera bere ibilbidea eta beste hainbat bitxikeri kontatu zigun, eta ere bai zer nolako politikariekin egin duen topo. Orain gure txanda da. Gure gelan gure alderdi politikoak sortu ditugu eta gure hauteskunde-kanpaina martxan ipini dugu. Ea nork bere ideiak hobeto defendatzen duen eta, azkenean, ea nork irabazten duen. Zorte on denoi!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina