BILAKATU ZEN BIZIGAI

iruzkinik ez


Kaixo!

Gu seigarren mailako ikasleak gara eta txanelako lehenengo gaian zer egin dugun azalduko dizuegu.

Gaia bukatu genuenean bikoteka jarri ginen aurkezpen bat egiteko. Bikote bakoitzak gai bat zuen (sumendiak, glaziarrak…).

Bikoteak egin eta gero bakoitzak bere gaiaren informazioa jartzen zuen bere diapositiban. Hori dena elkartu ondoren, aurkezpen bat sortu genuen.

Bukatu genuenean 4.B-ko ikasleei erakutsi genien.

Oso ondo pasatu genuen.



Hurrengo astean txango bat egin genuen Arrikrutz haitzulora (Oñatin).

Hara heltzerakoan, haitzuloen inguruko bideo bat ipini ziguten. Bi klaseak banatu ondoren, haitzuloa ikusteko momentua heldu zen. Oso interesgarria egia esan.

Hartzak, lehoiak, estalaktitak, estalagmitak… Azalpen ugari jaso genuen oso baliagarria, Euskal natura hobeto ezagutzeko.

Irteera ederra, bai! Errepikatzeko modukoa!

[video width="1920" height="1080" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2019/11/6.mailako-bideoa.mp4"][/video]

 

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina