GINKANA ETXEAN

iruzkinik ez



Etxean ditugun materialak eta objektuak erabili ditzakegu ginkana bat sortzeko. Gainera, dibertigarriagoa izateko, istorio bat asmatu ahal dugu.

  1. Altxor bat aurkitu behar dugu: goxoki bat, txokolate tableta bat, marrazki bat... Nahi duzuna.

  2. Orain garrantzitsuena: altxorraren ezkutalekua erabakitzea. Kontuz ibili, etxeko norbaitek asmatu behar izango du non dagoen altxorra; beraz, ondo ezkutatu.

  3. Behin ezkutatuta, etxeko objektuak erabiliz, altxorraren bilatzailearen bidea zail bihurtuko dugu. Horretarako, adibidez, erratza bi aulkien artean jarriko dugu bilatzailea behetik pasatzeko. Halaber, lurretik pilotak zabaldu, bidea zailagoa izateko, ezin izango ditu pilotak ukitu! Gainera, soka batzuk jarri daitezke lurrean, bilatzaileak salto egin dezan. Irudimena erabili bidea osatzeko.

  4. Zure bilatzailea aukeratzeko ordua da! Dena prest dago zure altxorra bilatzeko.

  5. Orain alderantziz egingo duzue, zu izango zara bilatzailea!


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina