MERTXE POSTARIA!!!

iruzkinik ez

 Aurtengo inauterietan lanbideak izan ditugu mozorro gai eta 1.mailako eta 2.mailako ikasleak postariz joatea erabaki genuen.

Gure sopresarako, otsailaren 17an, eskolara bisitan etorri zen Mertxe postaria!!!!
Lanbidearen nondik norakoak azaldu zizkigun, historia piskat kontatu zigun eta lan egiteko erabiltzen duen materiala ere ekarri zuen, eskutitzak banatzeko karroa, motorrean ibiltzeko kaskoa, zigiluak…
Ederra izan zen Mertxe postariaren bisita, beheran egun hau gogoratzeko bideoa duzue, gozatu!!
Eskerrik asko berriro Mertxe!!






iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina