Liburutegiaren Eguna/ Día de las bibliotecas

iruzkinik ez
Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna ospatzen da, hori dela eta Udalaren Liburutegi Sareak Liburuak Trukatzeko IV. Azoka antolatuko du urriaren 20an eta 21ean Iradier Arenan.

Bertan, irakurri ditugun liburuak trukatzeko aukera izango dugu. Udalaren Liburutegi Sareak ere 2000 liburu jarriko ditu Azokan.

Zenbait arau ezarri dira liburu trukearen kalitatea bermatzeko, hala nola, gehienez pertsonako 3 liburu trukatu ahalko dira eta ez dira onartuko testu liburu, liburu tekniko zein unibertsitatekoak, ezta egoera kaskarrean dauden liburuak ere.

Trukeak egiten diren bitartean "Streamboat Jazz Band" taldearen musikarekin gozatzeko aukera izango dugu eta txikientzat hiru lantegi prestatuko dira: "Egin zeuretzako liburua", "Posible al da hitzik gabeko liburua sortzea?" eta "Egin dezagun komiki bat".

Informazio gehiago:www.vitoria-gasteiz.orgPasa ezazu


Más información:www.vitoria-gasteiz.org


El 24 de octubre se celebra el Día de la Biblioteca y con este motivo la Red de Bibliotecas Municipales organiza el IV Mercado de Trueque de Libros, que en esta ocasión se celebrará los días 20 y 21 de octubre en el Iradier Arena.

Todas las personas que lo deseen pueden acudir a esta cita para intercambiar sus libros ya leídos por otros ejemplares. La Red de Bibliotecas aportará más de 2000 libros al intercambio.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina