EUSKARAREN AGENDA
Udako oporren aurretik IGANDEAK JAI saioa berezia izango da. Ekaineko eguraldi ona aprobetxatzeko kalean izango dira ikuskizuna eta jolasak. Familia giroan igande arratsaldea euskaraz gozatzeko prest?? Ekainak 29, igandea ‘IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKARAZ’ IKUSKIZUNA + TAILERRA Non? FALERINA LORATEGIAN. 17.00etan : ‘Maddi pirata’ Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Maddi kostaldeko neska alaia zen, baina egun batean Miss Cauliflower erregina gaiztakeriak egiten hasi zen. Maddiren ametsak, ohiturak eta bere herriaren askatasuna jokoan zeuden. Maddik erabaki bat hartu zuen: Pirata bihurtzea! 18.00etan : ‘Piraten Ginkana’ Maddi bezala, gu ere pirata bihurtuko gara eta ginkana dibertigarria egingo dugu. Pirata taldeak osatuko ditugu eta talde bakoitzak froga batzuk gainditu beharko ditu altxorra topatzeko. Antolatzailea : GEU elkarte Udako aste multikulturala Gasteizko Euskharan kultur elkarteak 'Udako Aste Multikulturala' antolatu du aurten. Noiz? EKAINAren 23tik 27ra bitarte...