EUSKARAREN AGENDA
Ekainak 29, igandea
‘IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKARAZ’
IKUSKIZUNA + TAILERRA
Non?FALERINA LORATEGIAN.
17.00etan: ‘Maddi pirata’ Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
Maddi kostaldeko neska alaia zen, baina egun batean Miss Cauliflower erregina gaiztakeriak egiten hasi zen. Maddiren ametsak, ohiturak eta bere herriaren askatasuna jokoan zeuden. Maddik erabaki bat hartu zuen: Pirata bihurtzea!
18.00etan: ‘Piraten Ginkana’
Maddi bezala, gu ere pirata bihurtuko gara eta ginkana dibertigarria egingo dugu. Pirata taldeak osatuko ditugu eta talde bakoitzak froga batzuk gainditu beharko ditu altxorra topatzeko.
Antolatzailea: GEU elkarte
Udako aste multikulturala
Gasteizko Euskharan kultur elkarteak 'Udako Aste Multikulturala' antolatu du aurten.
Noiz? EKAINAren 23tik 27ra bitartean, 11.00 - 13.30
Non?AMAIA zentroan (Benito Perez Galdos plaza - Aranbizkarra)
Zer? Haurrentzako zinema eta tailerrak
Adina: 4 - 12 urte
Antolatzailea: Euskharan Kultur Elkartea
Gaur estreinatuko den Tarzan animazio filma euskaraz bikoiztua izan da.
Safari animatu ikusgarria paisaia exotiko bizi-bizian, Tarzan akzioz beteriko bidaia ederra da mundu izugarri ongi irudikatuan. Bertan lehenengoz erabiltzen da motioncapture teknika Edgar Rice Burroughsen pertsonaiari bizia emateko.
Noiz? EKAINAren 13tik aurrera
Non? GASTEIZKO FLORIDA ZINEMETAN
Ordutegia: 16.35 (asteburuan 12.00etan ere) ordutegiak konfirmatzeko (Florida Zinemak)
Trailerra euskaraz: Tarzan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina