6. mailakoen agurra

iruzkinik ez
6. B 2013-14_6A (1)

Kaixo, gu 6.mailako ikasleak gara eta, dakizuen bezala, gure azken urtea denez, zuei gure agurra adierazi nahi dizuegu.

3 urte genituenetik ikastola honetan hainbat gauza gertatu zaizkigu. Batzuetan, irakasle batzuk gaiztoak direla pentsatu izan dugu, baina gure onerako egin dute.

Aste bukaeretan etxeko familiarekin gaude, baina astelehenetik ostiralera beste familia honekin igaro dugu denbora, lagunekin eta irakasleekin.

Oso zaila da ikastola hau uztea, hemen gauza asko ikasi eta bizi izan ditugu eta: ondo portatzen, euskaraz hitzegiten, lagunak egiten, erne egoten eta gauza gehiago.

Pintxu lehiaketa txikiekin egin genuenean, Noski ikastolara etortzen zenean, Kattalina maleta batean etxera eramaten genuenean, buru-handiei beldurra genienean eta ihes egiten genuenean, "Pingui Pinguino", "Kiriku" eta "Hartz Txiki" ikusten genituenean... Zenbat momentu!!!

Gainera, adin ezberdinetako lagunak egin ditugu. Gutxi gorabehera 9 urte goaz elkarrekin eta batzuk institutu ezberdinetara joango gara.

Eskerrik asko denoi, gurekin egoteagatik!!!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina