Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2015

Liburuaren eguna

Irudia
Kaixo, lagunok! Hemen gaituzue 1.A-kook aurtengo Liburuaren Eguna ospatzen. Burua bete hitz bukatu genuen, eta zuek ahoa bete hortz bideotxo hau ikusitakoan, ziur!    

SALBURUARA TXANGOA!

Irudia
Apirilaren 15ean, Odon de Apraiz eskolako 5.mailako ikasleak Salburuan izan ginen. Hona hemen laburpen txiki bat!! Lehenik eta behin, ikasleak hiru taldeetan elkartu ginen eta talde bakoitzak begirale bat izan zuen. Ondoren, ekintza ezberdinak burutu genituen. Hasteko, Salburutik zehar paseotxo bat eman genuen, bertan dauden landare eta zuhaitz ezberdinak behatuz. Begiraleak argazki eta lagin batzuk eman zizkigun eta gure lana horiek aurkitzea izan zen. Ondoren, hamaiketakoa jan aurretik, jolas bat egin genuen. Hau da, binaka edo hirunaka elkartu eta begiraleak esandako hitza antzerki bidez aurkeztu behar genuen. Oso dibertigarria izan zen!!! Jarraian, bertan dagoen behatokira joan ginen eta prismatikoak erabiliz animali asko ikusteko aukera izan genuen. Behin animaliak ongi behatu ostean, gure zentzumenetan arreta gehiago jartzeko beste jolas bat egin genuen. Begiak estali eta naturak eskaintzen dituen soinuez gozatu genuen.   Hori amaitutakoan, lagun guztiak elkartu eta bazkaltz...

MENDI IRTEERA

Irudia
Udaberriarekin batera Guraso Elkarteko Txangoen Batzordeak iganderako mendi irteera proposatzen digu. Informazioa artxiboan duzue. La Comisión de Excursiones de la AMPA ha organizado para el domingo una salida a Besaide. La información la encontraréis en el archivo adjunto. BESAIDE 2014-15

JOLAS KOOPERATIBOAK

Irudia
Apirilaren 1ean, oporrak hartu aurretik, Haur Hezkuntzatik hasita 6. mailara arte, hots  irakasle-ikasle guztiok adin desberdinetako taldeak osaturik,  jolas kooperatiboen  saioa egin genuen. Gure helburua elkarrekin jolastea izan zen, albo batera lehiakortasuna utzita eta partekatzen ikasiz. El 1 de abril, preparándonos para  disfrutar de las vacaciones, celebramos una actividad de Juegos Cooperativos en los que participamos profesorado y alumnado desde Educación Infantil hasta 6. curso de Primaria, en grupos de diferentes edades. Nuestro objetivo fue jugar, aprendiendo a compartir y  olvidándonos de la competitividad  

EZ DAUKANAK ONGI OHI DAKI...

Irudia
Kaixo! 5. mailako neska mutilak gara eta gai honetan ikusi, ikasi eta egin duguna zuei erakutsi nahi dizuegu. Horretarako bideo hau prestatu dugu. Nahi al duzue ikustea?

LURRASKA- 4.maila

Irudia
       Martxo bukaeran 4.mailako ikasleok Lurraskan egon ginen. Hainbat ekintzetan parte hartu genuen eta hemen dituzue bertan ateratako zenbait argazki.   LURRASKA- 4.maila

IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKARAZ

Irudia
Hilero bezala hemen duzue 'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoko hurrengo saioaren informazioa. Oraingoan Pilar auzoko Luis Elejalde ikastetxean izango dugu igande arratsaldea euskaraz disfrutatzeko aukera!! Igande arratsaldeak familia giroan eta euskaraz gozatzeko aukera ederra dira IGANDEAK JAI saioak. Non? Luis Elejalde ikastetxean Noiz? Apirilaren 19an, igandean 17.00etan 'Kondaira baten truke' Patata Tropikala. Urtero ohitura denez, naturaren festa ospatzen dute iratxoek. Marrubi tarta labean dagoen bitartean iratxoetako baten kondaira baten pasarte bat irakurtzen du. 18.00etan Mural ekologikoa & kooperatiboa. Familia guztien artean, modu kooperatiboan, mural erraldoia sortuko dugu berrerabiltzeko materialekin: arrautza kutxak, CDak, txapak, tapoiak... Denon artean pentsatutako mezua idatziko eta apainduko dugu bertan. Antolatzailea: GEU elkartea Laguntzaileak: Luis Elejalde ikastetxea eta bertako Guraso elkartea, Urtxintxa eskola eta Gasteizk...