IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKARAZ
Hilero bezala hemen duzue 'IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz' egitasmoko hurrengo saioaren informazioa. Oraingoan Pilar auzoko Luis Elejalde ikastetxean izango dugu igande arratsaldea euskaraz disfrutatzeko aukera!!
Igande arratsaldeak familia giroan eta euskaraz gozatzeko aukera ederra dira IGANDEAK JAI saioak.
Non? Luis Elejalde ikastetxean
Noiz? Apirilaren 19an, igandean
17.00etan 'Kondaira baten truke' Patata Tropikala. Urtero ohitura denez, naturaren festa ospatzen dute iratxoek. Marrubi tarta labean dagoen bitartean iratxoetako baten kondaira baten pasarte bat irakurtzen du.
18.00etan Mural ekologikoa & kooperatiboa. Familia guztien artean, modu kooperatiboan, mural erraldoia sortuko dugu berrerabiltzeko materialekin: arrautza kutxak, CDak, txapak, tapoiak... Denon artean pentsatutako mezua idatziko eta apainduko dugu bertan.
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzaileak: Luis Elejalde ikastetxea eta bertako Guraso elkartea, Urtxintxa eskola eta Gasteizko Udala
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina