SALBURUARA TXANGOA!
Apirilaren 15ean, Odon de Apraiz eskolako 5.mailako ikasleak Salburuan izan ginen. Hona hemen laburpen txiki bat!!
Lehenik eta behin, ikasleak hiru taldeetan elkartu ginen eta talde bakoitzak begirale bat izan zuen. Ondoren, ekintza ezberdinak burutu genituen.
Hasteko, Salburutik zehar paseotxo bat eman genuen, bertan dauden landare eta zuhaitz ezberdinak behatuz. Begiraleak argazki eta lagin batzuk eman zizkigun eta gure lana horiek aurkitzea izan zen.
Ondoren, hamaiketakoa jan aurretik, jolas bat egin genuen. Hau da, binaka edo hirunaka elkartu eta begiraleak esandako hitza antzerki bidez aurkeztu behar genuen. Oso dibertigarria izan zen!!!
Jarraian, bertan dagoen behatokira joan ginen eta prismatikoak erabiliz animali asko ikusteko aukera izan genuen.
Behin animaliak ongi behatu ostean, gure zentzumenetan arreta gehiago jartzeko beste jolas bat egin genuen. Begiak estali eta naturak eskaintzen dituen soinuez gozatu genuen.
Hori amaitutakoan, lagun guztiak elkartu eta bazkaltzera joan ginen. Momentu hori jolasteko ere aprobetxatu genuen.
Arratsaldean, beste ekintza batzuk izan genituen, esaterako, bideo gelan Libelularen metamorfosia nolakoa den ikusi genuen eta esperimentu gelan higaduraren ezaugarriak ikasi genituen. Zientifikoak bezala hipotesiak egin eta ondoren, gure eskuak erabiliz, frogak egin genituen.
Zalantzarik gabe, egun zoragarria igaro genuen!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina