IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz
Apirilean, IGANDEAK JAI saioa Aranbizkarra ikastolan ospatuko da. Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguezen eskutik `Ikusi al duzu ilargia?´ ipuin kontaketaz gozatu ahal izango dugu eta horren ostean familiartean `liburu tailerra´ egingo dugu.
IGANDEAK JAI
Non? Aranbizkarra ikastola, Burgos 15 kalea
Noiz? Apirilaren 17an, igandean
- 17.00etan IKUSKIZUNA: `Ikusi al duzu ilargia?´
- 18.00etan TAILERRA: liburu tailerra
Ipuin askok daukate ilargia gai nagusi bezala. Ipuin horiek abiapuntutzat hartuta, ipuinkontaketa berezi bat proposatzen digute. Horretarako, musika tresna ezberdinak erabiliko dituzte (gehienak perkusioak) eta ipuina modu berezi batean kontatuko dute, pareta edo panel batean irudiak jarrita, eta ipuina bukatzeko sorpresa berezi batekin.
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzaileak: Urtxintxa Eskola, Aranbizkarra ikastolako Guraso Elkartea, Euskadiko Kutxa, Vital Kutxa fundazioa, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina