Tutore irakurle

iruzkinik ez
Joan den hiru-hilekoan hasitako proiektu amankomuna dugu hau, elkarlanean burutua; gazteen irakurketa prozesua hobetzeko eta txikien arreta hobetzeko pentsatua.

6.mailako ikasleen kasuan, euskarazko ipuinen bitartez irakurketaren entonazioa eta txikiekiko zaintza-ardura hobetzea du helburu.

HHko haurren kasuan “euskararen zaintzaile” papera eman diegu eta ipuinak kontatu bitartean arreta hobetzea nahi dugu.

Entzule bakoitzak tutore bat du eta hauek aldez aurretik prestatu oi dituzte ipuinak; hau irakurri edota kontatu ostean, jolas edota eskulan bat gauzatzen dutelarik.

Oso harrera ona eduki duen ekintza dugu eta ume guztiak gogotsu parte hartzen dute!!!

[video width="1920" height="1080" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2020/02/irakurzaletasuna.mp4"][/video]

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina