Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2012

Gabonak 2012

Irudia
Gabonak 2012 Amets garaia da. Urte berri honetan ere zuen ametsak  bete daitezela opa dizuegu bihotz-bihotzez. Es el momento de la ilusión. Ojalá que en el nuevo año se cumplan todos vuestros deseos!

Liburu gida 2012

Irudia
LIBURU GIDA G abonetako oporrak gertu dauzkagu eta denbora gehiago izan dezakegu irakurtzeko . Liburuen bitartez, neska –mutilek zaletasun berriak aurki ditzakete, beste pentsamendu erak topatu, ondo pasa daitezke.... Irakur gida hau bidaltzen dizuegu lagungarria izango delakoan. G UÍA DE LIBROS S e acercan las vacaciones de Navidad y quizás podemos dedicarle más tiempo a la lectura. A través de los libros, l@s niñ@s pueden encontrar nuevas aficiones, otras formas de pensamiento, se lo pueden pasar bien... Os mandamos esta guía de libros con la intención que pueda ser de utilidad.

2. mailakoak katedralera.

Irudia
2. mailako ikasleak "Nolako txabola" gaia lantzen ari dira. hau dela eta, Santa Maria katedrala eta bertan dauden maketak ikustera joan ziren. Gehiago jakiteko, klikatu argazki gainean. Santa Maria katedrala

Lectura (5ºcurso)

Irudia
Seguramente habrás terminado de leer algún libro. Para que tus compañeros-as sepan cómo es, vamos a completar una ficha sobre èste. ¿Les recomendarías que lo leyesen? Tu trabajo será el siguiente: escribir en el blog un comentario acerca de ese libro, teniendo en cuenta lo siguiente: * "Título del libro", nombre apellido del escritor-a. * ¿Te ha gustado?, ¿por qué?? * Describe el personaje que más te ha gustado (exprésalo en cuatro o cinco líneas).

Irakurketa (5.maila)

Irudia
Jadanik irakurria duzu libururen bat, zer iruditzen zaizu fitxatxoren bat osatzea zure kideek ikus dezaten nolako liburua den? Irakurri duzuna beste lagunei gomendatuko zenieke? Zure lana hauxe izango da: irakurri duzun liburuaren iruzkin bat blogean idaztea, honako hauek kontutan izanda; * "Liburuaren izenburua", idazlearen izen abizena. * Gustatu zaizu?, zergatik?? * Zertaz doa istorioa?, baina ez idatzi bukaer a, e?? (laupabost lerrotan adierazi).

Lectura (6ºcurso)

Irudia
Seguramente habrás terminado de leer algún libro. Para que tus compañeros-as sepan cómo es, vamos a completar una ficha sobre èste. ¿Les recomendarías que lo leyesen? Tu trabajo será el siguiente: escribir en el blog un comentario acerca de ese libro, teniendo en cuenta lo siguiente: * "Título del libro", nombre apellido del escritor- a. * ¿Te ha gustado?, ¿por qué?? * Describe el paisaje, ambiente o escenario que más te ha gustado (exprésalo en cuatro o cinco líneas).

Irakurketa (6.maila)

Irudia
Jadanik irakurria duzu libururen bat, zer iruditzen zaizu fitxatxoren bat osatzea zure kideek ikus dezaten nolako liburua den? Irakurri duzuna beste lagunei gomendatuko zenieke? Zure lana hauxe izango da: irakurri duzun liburuaren iruzkin bat blogean idaztea, honako hauek kontutan izanda; * "Liburuaren izenburua", idazlearen izen abizena. * Gustatu zaizu?, zergatik?? * Egin ezazu istorioaren laburpena, baina ez idatzi bukaera, e?? (laupabost lerrotan adierazi).

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Irudia
Kaixo lagunak, Jakin badakizue eskolaz kanpoko ekintzetako bat EUSKAL DANTZA dela. Gustatuko litzaizueke bertan parte hartzea? Ba, orain daukazue aukera. Baldintzak: 3., 4., 5. edo 6. mailakoa izatea. Ordutegia: astelehen eta ostiralean, 17:00 etatik 18:00etara. Animatu eta etorri! KLIKATU ARGAZKIAN Hola a todos y todas: ¿Sabeis que todavía hay plazas libres en EUSKAL DANTZA en las actividades extraescolares? Condiciones: Estar en3º, 4º, 5º ó  6º Horario: lunes y viernes de 17:00 a 18:00 Animaos!

Unibertsoa

5. mailako ikasleak gara. Hiruhilabete honetan landu ditugun hainbat gaien artean oso gustura ibili gara Ingurune arloan "Unibertso"aren inguruan hitzegiten eta gehiago jakiten. Ikasi dugunarekin testuak sortu ditugu eta ordenagailua erabiliz aldizkariak argitaratu ditugu. Espero dugu zuenb gustukoak izatea. Open publication - Free publishing - More 5.maila Open publication - Free publishing - More 5.maila Open publication - Free publishing - More 5.maila Open publication - Free publishing - More 5.maila

Albisteak ... Noticias ... News ...

Kaixo lagunok!! Egunkaririk irakurtzen al duzue?? Eta ez du balio etxeko lan asko dituzuenaren aitzakiak. Munduan gertatzen denaren berri jakin nahi baduzue 6.mailako kazetaritxoek horretan lagunduko zaituztete. Albisteen egunkari bat osatu dute gaztelaniako klasean, beraiek asmatutako albiste desberdinez osaturikoa. Ea zuen gustokorik aurkitzen duzuen!!! Open publication - Free publishing - More gacetilla

GURASOAK ABIAN! / PADRES Y MADRES EN MARCHA!

G URASOAK ABIAN Gure ahotsa ozen entzun dadin, Ikastolak blogan parte hartzea proposatu digu.   Blogak gurasoentzat elkargune bat eskaintzen digu, leku aproposa informazioa eta esperientziak partekatzeko, gure seme-alaben hezkuntza zeregin errazagoa gerta dadin. Gauza interasgarri asko partekatu ditzakegu blogean: umeekin edo gelakideeekin egiten ditugun txangoak, Gasteizen edo alboko herrietan interesagarri gerta daitezkeen jarduerak, umeentzako errezetak, amorrualdietarako trikimailuak, etabar. Odon de Apraizen parte gara eta gure seme-alaben heziketaz arduratzeaz gain, Ikastolako ekimenetan parte hartzen badugu, Ikastolari ere bultzada bat ematen diogu. Anima zaitez! zure laguntzarekin denok irabazten dugu.   PADRES EN MARCHA La Ikastola nos propone un espacio en el blog para que nuestra voz se escuche. El blog nos ofrece un punto de encuentro donde padres y madres podemos compartir información, experiencias y hacer que el criar a nuestros hijos sea una tarea más fácil. En este apar...

Durangoko azoka 2012

Irudia
Adin txikienetakoak liburuetara gerturatzeko asmoa dute antolatzaileek, eta horretarako, espreski eurentzako prestatutako txokotxoa izango dute Euskal Herriko Liburu eta Disko Azokan. 2 eta 12 urte bitarteko haurrak ipuinen magian sartzeko, ipuin kontalariekin batera, ilustratzaileen bisitak ere jasoko dituzte. Azokan egunero izango dute umeek literaturaz eta euskaraz gozatzeko euren txokoa, Berbaroko begiraleek dinamizatuta, eta Gerediaga Elkarteak be bultzatuta. Klikatu irudian egitaraua ikusteko [caption id="attachment_4926" align="alignleft" width="160" caption="Durangoko azoka 2012. Nestor Basterretxea"] [/caption] Feria de Durango 2012. Los niños y niñas de 2 a 12 años van a tener un txoko especialmente preparado para ellos. En él podrán sumergirse en la magia de los cuentos de la mano de cuenta-cuentos e ilustradores. Clicad en la imagen para consultar el programa.

Abenduaren 3a

Irudia
Abenduaren 3an Euskararen eguna  da.  Guretzat egun berezia izango da: goizean "Estiren burutazioaren" ipuina Herri kirolen erakusketa egongo da, arratsaldean, jokuak, dantza eta merendola. Aurtego gaia Herri kirolen mundua  da. Jakin badakigu, gaur egun kirolak direnak aintzinean lanbideak zirela Guk ondo  ospatuko  dugu baina ezin dugu  ahaztu Euskararen eguna  .... egunero dela!

Suaaaa!!!! Kontuz semaforoarekin!!!!

Irudia
Aste honetan, 6.mailakoek, "Bide segurtasuna eta suteen aurkako autobabesa" ikasteko asmoz, Udaltzainengana eta Suhiltzailengana joan gara. Bertan hainbat informazio jaso dugu. Hasieran, etxebizitza batean, sutea gertatzen denean, zer egin behar dugun eztabaidatu dugu. Ondoren, bi taldetan banatu gara eta batzuk, era praktikoan, zirkulazio arauak gaurkotu ditugu, hau da, bizikletaz eta motoz ibili gara bide zirkuito batean; besteok, aldi berean, suhiltzaile-etxera joan gara eta bertan dauden tresna eta ibilgailu guztiak aztertu ditugu. Beranduxeago, taldeok tokiz aldatu gara. Hurrengo egunean, Gurutze, udaltzaina, etorri zaigu gelara eta hainbat gauza interesgarri azaldu digu bertan. Askenik, esan behar da Gurutze oso pozik egon dela gurekin eta behin baino gehiagotan esan digu oso ikasle txintxoak eta jatorrak garela, horrek esan nahi du, akaso, etorkizunean, multaren bat edo beste barkatuko digula ezta???? Ea egia den!!!

Berriro izotz pistara!!

Irudia
Aste honetan "artista" hauen txanda izan da. Benetan ondo aritu direla. Hau da estiloa hau! Esta semana ha sido el turno de la clase de 5 años A. ¡Ya apuntan estilo de campeones! [caption id="attachment_4883" align="alignleft" width="180" caption="5 urte A"] [/caption] [caption id="attachment_4881" align="alignright" width="180" caption="5 urte A"] [/caption]

PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS GASTEIZEN

Irudia
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsentzat urte berezia da aurtengoa. Hogeita bost urte igaro dira jada sudur gorriak eta zapata handiak jantzi eta herriz herri euskara eta alaitasuna zabaltzen hasi zirenetik. 25 urteko jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabatu dute pailazoek, urte hauetan bildutako abestien artean aukeratutakoekin osatua. Gasteizen azaroaren 25ean Mendizorrotza kiroldegian, 12:00 eta 18:00etan izango ditugu.  Informazio gehiago link honetan: http://www.katxiporreta.com/ (Más información en este link) Los payasos Pirritx, Porrotx eta Marimotots actuarán en Gasteiz, el 25 de noviembre en Mendizorrotza a las 12:00 y 18:00. No os lo perdaís!

5 urtekoak izotz pistan!

Irudia
Bai gustora ibili direla aste honetan 5 urte B-koak! Patinak eta kaskoak jantzita, ez diote izotzari beldur. Datorren astean beste gelakoak ere  joango dira  ikastera eta  ondo pasatzera. Esta semana los niños y niñas de la clase de 5 años B han ido a la pista de hielo. Bien pertrechados con cascos y patines no le tienen miedo ni al hielo ni a las caídas. La semana que viene, le toca el turno a la clase de 5 años A. [caption id="attachment_4845" align="alignright" width="150" caption="5 urte B"] [/caption] [caption id="attachment_4846" align="alignleft" width="150" caption="5 urte B"] [/caption]

Making our portfolio

Irudia
  If you want to watch the video clic on the photo.

Euskadi literatura sariak 2012

Irudia
[caption id="attachment_4805" align="alignright" width="192" caption="Premios 2012"] Estos son los premios Euskadi de Literatura 2012 (haz klik para verlos) [/caption] [caption id="attachment_4802" align="alignnone" width="200" caption="Sariak 2012"] Hona hemen Euskadi literatura sariak 2012 (ikusteko, klik egin) [/caption]

Art

Irudia
HI! HOW IS IT GOING? Here you are going to be able to see what our artists make in the Art class. KAIXO, ZELAN? Hemen aurkituko dituzue Arte klaseetan gure artistak egindako gauzak. I HOPE YOU LIKE IT! ESPERO DUT GUSTUKOA IZATEA!

Ezetz asmatu!

AITA- ALABA Amak bi ditu aitak ere bai, semeak bat ere ez eta alabak hiru. Zer da?_____ SEMEA - AMA Asmatzen duenak zorion e-maila jasoko du bere korreoan. Erantzun zuzena datorren astean argitaratuko dugu.

Liburutegiaren Eguna/ Día de las bibliotecas

Irudia
Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna ospatzen da, hori dela eta Udalaren Liburutegi Sareak Liburuak Trukatzeko IV. Azoka antolatuko du urriaren 20an eta 21ean Iradier Arenan. Bertan, irakurri ditugun liburuak trukatzeko aukera izango dugu. Udalaren Liburutegi Sareak ere 2000 liburu jarriko ditu Azokan. Zenbait arau ezarri dira liburu trukearen kalitatea bermatzeko, hala nola, gehienez pertsonako 3 liburu trukatu ahalko dira eta ez dira onartuko testu liburu, liburu tekniko zein unibertsitatekoak, ezta egoera kaskarrean dauden liburuak ere. Trukeak egiten diren bitartean "Streamboat Jazz Band" taldearen musikarekin gozatzeko aukera izango dugu eta txikientzat hiru lantegi prestatuko dira: "Egin zeuretzako liburua", "Posible al da hitzik gabeko liburua sortzea?" eta "Egin dezagun komiki bat". Informazio gehiago:www.vitoria-gasteiz.org Más información:www.vitoria-gasteiz.org El 24 de octubre se celebra el Día de la Biblioteca y con este motivo...

¿Por qué no? Zergatik bai?

Ruben Sanchez bertsolariaren hitz goxo hauek irakurri ditugu bere blogean eta gustatu zaizkigu. Zer iruditzen zaizkizue zuei? Hemos leido estas preciosas palabras del bertsolari gasteiztarra Ruben Sanchez en su blog y nos han encantado. ¿Qué opinaís? Yo comenzé mi vida hablando esta bonita lengua que es el castellano. Mi padre era de Soria y mi madre vitoriana de ascendencia navarra. No sospechaba entonces en la Vitoria de mi niñez que hoy hablaría en euskera. Me imagino que el proceso fue algo así como decir Ruben naiz Gasteizkoa pero del dicho al trecho, hay un trecho. Euskarak apurka-apurka egin zuen bidea nigan, nunca dejé de hablar, claro, con mi madre, con mi abueli, con familiares y amigos... Baina erabaki nuen nire hizkuntza "ofiziala" (kar, kar) euskara izango zela jakinda nire inguruko askok ez zidatela ulertuko... Ez Gasteizko gehienek, ezta miloika lagunek munduan, ezta nire amak berak ere. Seguru nago hala ere, hor goian dagoen nire aitak, den-dena ulertzen didal...

EZETZ JAKIN!

Irudia
Ezetz jakin nora joan garen argazki hau ateratzera!! Pista bat emango dizuegu: Oso garrantzitsua da leku hau non dagoen jakitea Marisa ez zoratzeko. Asmatzen duenak zorion e-maila jasoko du bere korreoan. Erantzun zuzena datorren astean argitaratuko dugu. [caption id="attachment_4723" align="aligncenter" width="300" caption="zer da eta non dago?"] [/caption] ERANTZUNA: GAUZA GALDUEN TXOKOA  DA ETA IKASTOLAKO BEHEKO SOLAIRUKO PASABIDEAN DAGO.

Gurasolaguna 2012-13

Irudia
BUELTAN GARA!!   Udako oporrak amaitu egin zaizkigu mintzalagunoi eta pilak guztiz beteta bueltan gara ikasturte berri honetan!! Matrikula berrien epea urriaren 1ean hasiko da, data hurbildu ahala informazio gehiago emango dugu eta ohiko lekuetan topatuko dituzue esku-orriak. Helbide honetan behar duzuen informazio guztia topatu dezakezue: www.gasteizkomintzalaguna.com

Udazkena 2012

Irudia
[caption id="attachment_4687" align="alignleft" width="447" caption="Udazkena / Otoño. Beti udazkena irailaren 21ean hasten dela esaten da baina... norbaitek esango du OFIZIALKI noiz hasiko den  aurtengoa? Eta, zailagoa oraindik: "udazkena" hitzaren sinonimorik ezagutzen al dituzue? "] [/caption]

Berriro ikastolara!!

Irudia
ONGI ETORRI IKASLE ETA FAMILIA GUZTIAK!! 2012-13 ikasturtea dagoeneko hasia da. Urtero bezala aldaketak sortzen dira: batzuk joan dira eta beste batzuk etorri dira.. baina aldatzen ez dena da guztiok daukagun ilusioa eta lan egiteko gogoa. Hainbat proiektu berriak abian daude eta ondo ateratzeko, aurrera joateko, denon partaidetza beharko da. Ya ha comenzado el curso 2012-13. Viene con cambios, como siempre, aunque lo que no cambia es nuestra ilusión y ganas de trabajar. Hay nuevos proyectos en marcha pero para llevarlos a buen término necesitamos la colaboración de todos y todas. DANOK BATERA…. AURRERA!!!

6. mailakoei agurra

Gure ikastolan hainbat urte igaro ondoren, bazoazte DBHra. Ziur gaude zenbait une latz zein zoragarriak eta goxoak bizi izan dituzuela. Agian ez duzue txikitan nolakoak zineten gogoratuko, baina zuekin egon garen guztioi zuen irudia burura berehala datorkigu, bideo honetan ikusi ahal izango duzuena. Badakigu bizitzan asko ikasiko duzuela, baina ongi gorde eta ez ahaztu ikastolan jasotakoa. Musu handi bat guztiontzat eta gero arte. GORA 6. MAILAK!!!

Udan ere irakurle!

Irudia
Familia agurgarriak: Oporrak gertu ditugu. Beste gauzen artean, irakurtzeko sasoi egokia da. Hona hemen, Donostiakulturak eta S.O.L.-ek ( Servicio de Orientación de Lectura Infantil y Juvenil) aurkezten dizkiguten umeen adinaren araberan, irakurgai batzuen izenburuak. Ikastolako blogean, bi toki hauen helbidea topa ditzakezu. Opor onak pasa. http://lecturasparaverano.fundaciongsr.com/ http://www.donostiakultura.com/images/publicaciones/2012Irakurtzeko_uda.pdf Estimadas familias: Se acercan las vacaciones, una época que entre otras otras actividades podemos incluir la lectura. Donostiakultura y S.O.L. ( Servicio de Orientación de Lectura Infantil y Juvenil) nos acercan algunos títulos de lecturas según tramos por edades. En el blog de la ikastola, aparecen los enlaces con las guías de lectura que presentan para este verano. Que paséis una buenas vacaciones.

6.mailakoentzako agurra

Iritsi da agur esateko eguna, baina ez dugu horrela esango baizik eta GERO ARTE!!! Hemen pasatu dituzuen urteak zuen bizitzan baliotsuak izango direla espero dugu. Une latzak izan dituzue, onak ere. Lehenengoak ahaztu eta besteak poltsikoan gorde. Badakizue hemen gaituzuela, sorte handia izan hastera zoazten bide berrian, ondo izan eta hobeto bizi!! GORA 6. MAILAKO NESKA-MUTILAK l!!

Basque Mythology

Level 4 students have been learning about Basque Mythology. Check out, it's amazing!!! Open publication - Free publishing - More euskal Open publication - Free publishing - More euskal

YEAR 3: CLOTHES POSTERS

CLASS 3A Open publication - Free publishing - More clothes CLASS 3B Open publication - Free publishing - More clothes

PROJECT WEEK IN THE ENGLISH CLASSROOM

Irudia
Year 1 project: THE BUFFET 1A                                          1B . Year 2 project: MONSTERS 2A                                                                              2B ...........................//........................... MATA FRIEND RETZ ..........................//....................... BRILLANT PEPITOS SIX EYES FIRE CRAZY MIMI PINKI .....................//.................... TOLOPO BERDETZO STRIP . Year 3 project: COMICS 3A 3B

Gure ipuinak-3.A-3.B

Hona hemen 3.mailan idatzi ditugun ipuintxo batzuk ea zuen gustokoak diren. Open publication - Free publishing - More 2.zikloa Open publication - Free publishing - More 3b

EKOSISTEMAK

6. mailakoek, hainbat gaien artean, aurten "Ekosistemak" gaia landu dugu. Ikasi duguna gure ikaskideei erakutsi diegu ahoz azalduz. Lan polita egin dugu eta horregatik zuek ere ezagutzea primerakoa iruditu zaigu: zer dira ekosistemak?, zein motatakoak dira?, nola babestu ditzakegu?... Galdera interesgarriak, ezta? Ea bideo honetan galdera guzti hauen erantzunak aurkitu ditzakezuen.

Txinako ikuskizuna

Irudia
TXINAKO IKUSKIZUNA: 3.mailako ikasleok 4. Mailako ikasleei ikuskizun txiki bat prestatu genien. Hona hemen bertan egindakoaren zatitxo bat. Ikusteko, klikatu irudiaren gainean. [caption id="attachment_4428" align="alignright" width="150" caption="3 B"] [/caption] 3A

Jolas dezagun familian! / Juguemos en familia!!

Irudia
Jolasak ezinbesteko garrantzia dauka haurraren garapenean eta hizkuntzaren            normalizazioaren eremuan. Jolastuz eta abestuz, haurrek zenbait gaitasun eta trebezia garatzen dituzte eta horrez gain, gozatzen duten bitartean, euren euskararekiko motibazioa, ezagutzea eta erabilera areagotzen da. Baina eremu honetan, gurasoen edo familiako kideen parte hartzea eta inplikazioa oso garrantzitua da. Familiako kideek, haurrekin jolastean, haurrak hobeto ezagutzen dituzte. Gainera, jolas eta abestiak, etxeko euskararen transmisioa bermatzeko tresna ezin hobea da.  Ekaineko 4tik 8rako astean tailer bat antolatuko da. Informazio gehiago izateko,hemen klikatu: / Para más información klikad aquí: Euskal jolasean tailerra familian/Taller juegos en familia en euskara Los juegos son fundamentales en el desarrollo de la infancia y en el campo de la normalización lingüística. Sin embargo, en muchas familias los padres y madres no han tenido la posibilidad de aprender estos juegos y canciones e...

5 URTEKOAK IZOTZ PISTAN

Irudia
Kaixo lagunak!! Aurten Haur Hezkuntzako 5 urtekook izotz pistara joan gara tximistan pare irristatzeko asmoz. Klikatu argazkian eta ... "xirristi mirristi" ... pista erdian egiten dut irri... Kaixo lagunak!! Este año, las niñas y los niños de 5 años, hemos ido a la pista de hielo con la intención de ser más veloces que el rayo. Cliquea en la foto y ... patatín patatán ... en la pista nos verás...

Eskolaz kanpoko ekintzen erakusketa/Muestra de actividades extraescolares

Irudia
Maiatzaren 21etik 25era eskolaz kanpoko ekintzen IV. erakusketa antolatu da.Gehiago jakiteko, hemen klikatu: Eskolaz kanpoko ekintzen IV. erakusketa Del 21 al 25 de mayo tendrá lugar la IV edición de la muestra de actividades extraescolares. Para más información, clicad aquí: IV edición de la muestra de actividades extraescolares.

Ikasgelan bazkaltzen...

Irudia
6. mailakook etxean lanak konpartitzen ditugu? Bai, ez?  Honi buruz eztabaidan hasi eta ondorio hauetara heldu gara: etxeko garbiketan eta txukunketan bakarrik ez dugula parte hartzen, janaria prestatzen ere oso trebeak garela. Eta hau baieztatzeko, asteazkenean bazkari gozo eta osasuntsua prestatu genuen gelakide guztien artean. Norberak hoberen zekien janaria prestatu zuen. Me nua Buffet erakoa izan zen, bakoitzak nahi zuena hartu eta nahastu zuen: 1go platera: Entsalada (osagai desberdinekin). 2. platera: Patata-tortilla, pizza eta txibiak. Postrea: Bizkotxoak, magdalenak, txutxitoak, galletak, gazta-tarta ...