[caption id="attachment_6636" align="aligncenter" width="180"] ZAMALTZAIN[/caption] Zuberoako Maskarada -hala da deitua- urtearen hasieratik Astearte Inauterira arte ospatzen da. Ez du data zehatzik izaten. Maskaradetan dantza izaten da elementu nagusia. Dantzariek egun eta agertoki desberdinetan egiten dituzte beren ekitaldiak, eta, dantzarien herrian bertan astearte inauterian egiten den “antzezpenarekin” bukatzen dira maskaradak. Maskaradako pertsonaiak bi taldetan daude banatuta: gorriak eta beltzak . Lehenengoak garbi eta dotore jantzita daude, gorri a da haien arropetan kolore nabariena. Talde honetakoak dira Txerrero, Artzaina, Gatuzain, Kantiniersa, Zamaltzain , Zikiratzaileak, Ferretzaileak, Kukulleroak, Jaun eta Anderea, Laboraria eta Etxekoanderea . Gorrien talde honen ondoren musikariak doaz eta, hurrengo, maskarada beltza . Talde honetakoak dira Ijitoak, Berzkinak, Zorrotzaileak, Eskaleak ….. Antzezpena hasteko, herrira heltzean, barrik