6. mailakoak bizikleta gainean

iruzkinik ez



1-B ERRETRATUA 002Urtarrilean, 6. mailako ikasleok udalak antolatzen duen ikastaro batean parte hartu genuen.


Bi egunetan ekintza desberdinak egin genituen. Lehenengo egunean oso eguraldi txarra izan genuenez, begiraleek Zaramagako frontoian zirkuito bat  prestatu ziguten. Aldez aurretik, ikastolan zenbait aholku eman zizkiguten: nola ibili kaletik eta espaloitik, nola zaindu bizikleta, zer arropa eta oinetako den erosoena erabiltzeko…1-B ERRETRATUA 026


Atera baino lehen gure bizikleta guztiak aztertu zizkiguten. Txaleko bat eman ziguten eta atera ginen.  Frontoiko ariketak oso dibertigarriak izan ziren, nola konpontzen ginen ikusteko zirela esan ziguten begiraleek.


Azken egunean kalera joan ginen hiru taldetan banatuta.


Oso interesgarria izan zen.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina