IGANDEAK JAI, FAMILIA GIROAN EUSKERAZ

iruzkinik ez
Kaixo, lagunok!! Igande honetan Mariturriko Eskolan izango dugu IGANDEAK JAI saioa.

 

Martxoak 23


Mariturri Eskola


(Iruña Veleia kalean)


 

  • 17.00etan 'Tina' Zirkun Zirko (txotxongiloak & antzezlana)


Ikustaldi honetan, Tinaren historioa kontatzen da. Tina, bere jabe Rigoberta maltzurrak eraginda, gela itxi eta ilun batean bizi den txotxongilo bakarti bat da. Honek, amets bat du: bizitza itogarri horretatik alde egitea eta munduko haur guztiekin jolastea... Ikustaldian zehar bere irudimenaren mundua ezagutuz, bertatik alde egitea nola lortzen duen ikusiko dugu... 'Agian ametsak ez dira desagertzen esnatzen garenean, agian norbaitek gordetzen dizkigu...'

  • 18.00oetan 'Jolas koloretsuak'


Paraxuta, oihalak eta puxikak erabiliko ditugu, besteak beste, familian elkarrekin jolasteko. Kolorez beteriko jolas dibertigarriak!!

 

Antolatzailea: GEU elkartea

Laguntzailea: Mariturri Galtzagorri Guraso Elkartea

igandeakjai_osoa_2014

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina