MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN EGUNA
Martxoaren 8a Emakumearen Eguna da. Egun honek badu bere historia eta guk hemen laburbildu dizuegu. Berdintasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte. |
1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten “Women´s Day” izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik.
Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911n ospatu zen, baina martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.
Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren.
Emakumeen egoera gaur egun
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, euskal langile-klasearen zatirik handiena 650.000 emakumeek osatzen dute.
“Etxekoandreek” osatzen dute euskal langile-klasearen zatirik handiena. Eta gogoan izateko beste datu bat hauxe da: etxeko lanaren %92 emakumeek egiten dute.
Etxea alde batera utzita, emakumearen lan tasa %57´5 da eta gizonezkoena, berriz, %80. Gainera, 35 urtetik gorako emakumeen artean, aldea are handiagoa da. Eustat-ek egindako inkesta baten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeek gizonek baino denbora gehiago pasatzen dute etxeko lanak egiten; gutxi gorabehera, hirukoitza.
Bukatzeko, sexuen artean berdintasuna lortzeko benetako borondatea dutenentzat urteko 365 egunak dira martxoaren 8a, eta ez egun hau soilik.
Hace tiempo alguien se encargó de ocultar muchas de las cosas que hicieron las mujeres. La historia ha sido injusta por esconder, por impedir, por negar, pero sabemos que eso no es cierto, sabemos que las mujeres, igual que los hombres, solas o con ellos, hicieron la historia y que, además, supieron enseñar cómo hacerlo.
Poco a poco vamos a recuperar la historia, solo es justicia. Lo que no se nombra no existe. Por eso cada 8 de marzo queremos dar ese protagonismo a las mujeres que la historia les robó.
Por eso pedimos a las familias que nos ayudéis a conocer que las mujeres son sabias, que las mujeres enseñan, que aprendemos de ellas y que son tan capaces como los hombres y los hombres tan capaces como las mujeres.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina