Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2014

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

Irudia
  ZORIONAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!  

Gabonetarako liburu selekzioa

Irudia
  Gurekin Olentzero da zoragarria gure aurpegian beti jartzen du irria horrela Gabonetan pozik da herria Gabon zaharra ta gero da urte berria. Aurten, betiko moduan, EOEK Programaren arduradunek Gabonetarako egindako liburu selekzioa aurkezten dugu. Bilaketa bai euskerazko materialan bai gaztelaniazko materialan izan da eta adin guztietarako aukeratu da . http://issuu.com/acexeuskadi/docs/gomendatuak_2014_negua_1_/0 Este año, como es habitual, presentamos la recomendación de libros , seleccionados por responsables del Programa ACEX, para esta Navidad. Se ha realizado una búsqueda tanto del material en  euskera como en castellano y para todas las edades.  

DENBORAREN MAKINA (1.A)

Irudia
Aupa, lagunok! Begira, begira nola aritu ginen 1. A-kook gure makinak elkarlanean eraikitzen! Eta adi musikari, baietz harrapatu erlojuaren ibilera!     Aupa, lagunok! Hori da pagotxa, gure lagun Maddalenen eta Ferminen denboraren makina hori! Dinosauroen munduraino bidaiatu ostean, begira nola saiatu ginen 1. mailakook garai hura maketa baten bidez irudikatzen! Gustatzen?

DENBORAREN MAKINA (1.B)

Irudia
Kaixo lagunak! Hona hemen ikastolako 1. B taldekook burubelarri makina bat eraikitzeko asmoz. Maddalenek eta Ferminek, geure lagun maitagarriek, birraitonak asmatutako denboraren makina berreskuratu zuten eta bide batez gu animatu gintuzten beste bat diseinatzen. Primeran pasa genuen eta gainera birziklatzeko materialak zenbat aukera ematen duen ikasi genuen. Ia gustukoa duzuen… Eta kostata baina bai! Sinestezina izan arren, azkenean Maddalenek eta Ferminek denboraren makina ibiltzea lortu zuten. Lehenengo bidaian dinosauroen garaira ailegatu ziren. Gogoz landu dugu gai interesgarri hau. Hemen gaituzue eraikitako maketarekin. Hauxe egiteko saioa polita izan zen benetan! Eta aho zabalik gelditu ginen sumendia erupzioan sartu zenean!   Agur bero bat

BENETAKO IGELA

Bazen behin igel, igel hutsa, izan nahi zuen igela. Horretan ahalegintzen zen egun oroz. Hasieran, ispilua erosi eta orduak ematen zituen bere buruari begira, bere benetakotasunarenbila. Batzuetan aurkitzen zuela uste izaten zuen, beste askotan, berriz, ez. Egunaren, unearen, aldartearen,edo auskalo zeren arabera! Jardutez, ordea, nekatu eta kutxan bildu zuen ispilua. Jendearen iritzien bidez baino ez zuela bere igeltasun maila argituko iriztera ailegatu zen gero. Hortaz, irudia, itxura larregi zaintzen hasi zen. Orain soineko hau, gero orrazkera hori… Denetarik, besteek igel huts-hutsa zela uste ote zuten jakiteko. Egun batean, hankak bereziki miresten zizkiotela jakin zuen. Denbora galdu gabe, txinga, salto eta beste hainbat ariketaren bidez, hanken giharrak lantzen hasi zen haiek bikainago izateko. Aurrera egin ahala, jendearen txaloak gero eta ozenkiago sumatzen zituen. Bero-bero zebilen besteen onarpenaren bila itsututa. Edozer egiteko prest. Baita hankak erauzteko ere, besteei ja...

JOKOAK ETA JOSTAILUAK

Irudia
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko orrialdean berriak irakurtzeko aukerarik ez galdu! Novedades en la página dedicada a la coeducación y la prevención de la violencia de género en el sistema educativo.

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
Euskararen agenda Euskararen agenda konsultatzeko klikatu  HEMEN. Euskararen agenda Para consultar la agenda del euskera haz click  AQUÍ.         Egin klik argazkian agenda ikusteko / Haz clic en la foto para poder ver la agenda Udal Kultur Agenda Hurrengo loturan Gasteizko Udalak antolatzen dituen ekintzen berri ikus dezakezue: GASTEIZKO AGENDA . Agenda cultural de Vitoria-Gasteiz En el siguiente enlace se puede ver la relación de actividades culturales que organiza el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz: AGENDA MUNICIPAL  

ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK MUNDU ELEANITZEAN

Irudia
Datorren abenduaren asteazkena eta ostegunean, ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK  MUNDU ELEANITZEAN izeneko jardunaldiak izango dira Artium Museoaren konferentzia gelan, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.   Abenduaren 17an , asteazkenean, hizkuntzak izango dira ardatz.  Joakin Gorrotxategi k  “ Arabako (eta inguruko) hizkuntzak antzinatean” ; Koldo Zuazo k “ Arabaren lekua euskalkien sorkuntzan ”; eta, Elena Martinez de Madina k “ Arabako toponimia: gure hizkuntzen lekuko ”. Jarraian, Gidor Bilbao, hizkuntzen ataleko koordinatzailea, hiru hizlariekin  mahai-ingurua moderatzeaz arduratuko da.   Abenduaren 18an, ostegunean, hiztunak izango dira jardunaldiaren berbagai. Horretarako, lehen txanda Jose Mari Velez de Mendizabal ena izango da, bizitakoak gogora ekarrita “ Hiztunak Arabako gizarte desberdinetan XX. mendean ” izeneko saioan. Ondoren, Iñaki Martinez de Luna k “ Arabako hiztunak XXI. Mendeko eleaniztasunean ” gaiarekin gaurtik gerorakoak plazaratuko ditu. Hirugarrenik,...

Gabonetan ere... BERDINTASUNEAN jolastu, BERDINTASUNEAN bizi

Jostailuen EROSKETA ez da haurren nahien zerrenda bat izan behar. Erosketa horiek egiten dituen pertsona edo pertsonek modu AKTIBOAN bideratu behar dute, ekintza ezberderdinak barne hartzen dituen erosketa, alegia. Dekalogoan zehar azpimarratzen diren oinarriak erosketa aktiboaren inguruan, hauek dira: . Aukeratu . Ekidin . Bilatu . Azpimarratu . Entzun . Ulertu Ekimen guzti hauek EROSKETA EGOKIA ETA AKTIBOA bilatzen dute. Betiere, haurren beharrak kontutan hartuz, eta helduen ikaskuntza nahiak barneratuz. Modu honetan, jostailu, joko eta ipuinen bitartez, tolerantzia , errespetua, lankidetza, taldeko lana eta Berdintasuna ren inguiruko ikaskuntza eta jokabideak indartuz. Jokua  bere hezkuntza ahalmena dela eta, hezi, informatu eta jarraipena bideratzeko tresna ezin hobea dugu, geure haurren garapenean eta hazkuntzan oinarri diren gakoak indartzeko. Betebehar honi aurre egiteko, Gabonetan erosketa egokiak eta ez sexistak bideratzeko dekalogoa bideratu dugu. Dekalogoa (I) Dekalo...

LOMCErik gabeko herria

Irudia
Irakur ezazu LOMCE orrialdean/ Puedes leerlo en la página de LOMCE.

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
Euskararen agenda Euskararen agenda konsultatzeko klikatu  HEMEN. Euskararen agenda Para consultar la agenda del euskera haz click  AQUÍ. Udal Kultur Agenda Hurrengo loturan Gasteizko Udalak antolatzen dituen ekintzen berri ikus dezakezue: GASTEIZKO AGENDA . Agenda cultural de Vitoria-Gasteiz En el siguiente enlace se puede ver la relación de actividades culturales que organiza el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz: AGENDA MUNICIPAL             Egin klik argazkian agenda ikusteko / Haz clic en la foto para poder ver la agenda Oihaneder Euskararen Etxea aisialdiari eta kulturgintzari lotutako topagune naturala da, eta Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren oinarrietako bat. Euskara du ardatz, eta euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleihoa da. Kulturgune eta sorgune izateko bokazioarekin jaio da. Sortzaileen elkargunea da, formaziorako espazioa, eta batez ere euskaltzale zein kulturzale guztion erreferentea. Arnasgunea da, euskarari arnasa ematen baiti...

Nobedade askorekin dator aurten ere Durangoko Azoka

Irudia
Durangoko Azoka euskal kulturgintzaren bilgune bihurtuko da, urtero moduan, abendu hasieran, aurten 5etik 8ra . 500 sortzaileren nobedadeak aurkeztuko dira bertan eta 150 ekitaldi burutuko dira, hala nola, zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak. Euskal liburu eta disko azokaren aurtengo edizioa, 49.ena, nobedadeekin dator, gainera. Liburu eta diskoen autoekoizpenerako gune berri bat sortu da, baita gogoetarako beste bat ere, eta instagram argazki lehiaketa bat antolatu da. Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira. Okzitaniako kultura izango da gonbidatua eta Anuntxi Arana euskal mitologian adituari emango zaio Argizaiola saria. La Durangoko Azoka es la feria cultural más importante de Euskal Herria, se celebra del 5 al 8  de diciembre y supone una cita ineludible.Escritores, músicos, amantes de la cultura, euskaltzales, medios de comunicación…todos miran a Durango en diciembre. Una imagen pintada a mano por la artista donost...

ADI!!! TXUTXU-MUTXU IRRATSAIO BERRIA

Irudia
  Entzun ezazu TXUTXUMUTXU irratsaioaren orrialdean/ Puedes oírlo en la página de TXUTXUMUTXU irratsaioa.  

Euskararen Nazioarteko Eguna

Irudia
Klik egin argazki gainean/ Haz clic en la foto. Dagoeneko ate-joka dugu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Kontuan hartuta euskararik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun-eguna izateaz gain aldarrikapen-egun bilakatu eta aurtengoan edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu. Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko. 2014ean, Eusko Ikaskuntzak euskarari berriro garrantzia eta merezi duen ikusgarritasuna emateko, azalerazteko kanpaina berezia abian jartzen du. Funtsekoa da, beti bezala, jendearen parte hartzea euskararen gainean benetan arreta deitu eta munduan zehar zabal dadin lortzeko. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra. http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/ El Día Internacional del Euskera (ENE) fue proclamado en 1949 por Eusko Ikaskuntza para...

EUSKARAREN AGENDA

Urteko azken hilabetean ere EUSKARAREN AGENDAn ekintza ugari dago lagunekin, bakarrik, familia giroan... euskaraz ondo pasatzeko! En Diciembre encontraremos en EUSKARAREN AGENDA muchas actividades en euskera para realizar solos/as con amigas y amigos, con la familia... ABENDUKO Euskararen Agenda · 2014 Twitter: @euskaragenda * Ekitaldi baten informazioa Euskararen Agendan agertzeko: agenda@hirinet.net Euskararen Agenda paperean ere banatzen da Gasteizen (2000 triptiko eta 200 kartel) Euskararen orrialdean klikatu / Haz clic en la página Euskararen agenda

ALEA Arabako aldizkaria

Irudia
  Larunbatean ALEA Arabako aldizkaria aurkeztu zen Oihaneder Euskararen Etxean. El pasado sábado se presentó en Oihaneder ALEA Arabako aldizkaria. Klik egin argazki gainean/ Haz clic en la foto.

ATSOTITZAK

Irudia
Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Abenduko elurrak hotz luzeak ditu. Abenduko lainoa, euria eta hegoa. Abenduko beroak es du laborarien poltsa berotzen. Goiz negu, bi negu.